MERKEMERKAUA Arrasaten
TXARRAK UXATZEN ETA BERTAKOA INDARTZEN!!
Bueltan izan zen Arrasateko saltokiek ospatzen duten udaberri-udako stock azoka.
Irailaren 4 eta 5ean Ibai-Artek MERKEMERKAUA ospatu zuen, 2020ko udaberri-udako stock azoka. Ostiralean arratsaldez, 16:30etatik iluntzeko 20:00etara ospatu zen, eta larunbatean berriz, egun osoz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean, etenik gabe.
Oraingo honetan ere, saltoki parte hartzaileak beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara irten ziren udaberri-uda denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, hizkuntza akademia, etab. Parte hartu zuten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izan ziren:
|
SALTOKIA |
KOKALEKUA |
|
BC |
Maalako Errabala |
|
Bea Lentzeria |
Iturriotz Kalea |
|
Beinke |
Arbolapeta |
|
Elkoro Bisuteria |
Olarte kalea |
|
Errekamendi |
Arbolapeta |
|
Garraxi |
Zarugalde kalea |
|
Gili-Gili |
Iturriotz Kalea |
|
Intersport Loramendi |
Maiatzaren 1a plaza |
|
Intersport Loramendi |
Garibai Etorbidea |
|
Itxaso |
Olarte kalea |
|
Josle |
Otalora Lizentziaduna Etorbidea |
|
Kapikua |
Doctor Bañez |
|
Kids & Us |
Biteri Plaza |
|
Kili-kolo |
Ferrerias Kalea |
|
Lasagabaster |
Zerkaosteta Kalea |
|
Luko |
Olarte kalea |
|
Mabel |
Olarte kalea |
|
Maitia |
Erdiko Kale |
|
Markiegi |
Olarte kalea |
|
Ouka |
Erdiko kale |
|
Promise |
Biteri Etorbidea |
|
Sikol |
Olarte kalea |
|
Troko |
Erdiko Kale |
|
Txuri-Beltz |
Iturriotz Kalea |
|
Ume |
Garibai Etorbidea |
|
Zubia oinetakoak |
Biteri Etorbidea |
Gerturatu ziren orok azokaz gozatu ahal izan zuten, eta baita antolatu zen egitarauaz ere:
Irailak 4:
Arrasateko Trikitixa Eskolakoak ibili ziren Arrasateko kaleak alaitu eta girotuz.
Irailak 5:
13.00: Foté-Faré. Mugimenduan dagoen ikuskizun bat, kolore eta musika desfile bat, non Afrikako erritmo eta dantza indartsuak, latindar kadentzia limurtzaileak, ekialdeko soinuak eta egungo beats doinuak (drum & bass) bildu ziren.
18.30: TRIBUK. Publikoarekin elkarreragiten duen, jantzi eta makillaje desberdinekin atondutako perkusio taldea.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu zuen Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

