Prestakuntza eta lan-poltsa

Banner Formacion y bolsa

 

GAZTEA ZARA ETA LAN BILA ZABILTZA? ZURE ZAIN GAUDE

30 urte baino gutxiago badituzu, lan-aukera bat bilatzen lagunduko dizugu.

 Orientatu, prestatu eta harremanetan jarriko zaitugu zu bezalako gazteak bilatzen dituzten enpresekin. 

 2024KO Hurrengo ikastaro presentzialak

  • B2 INGELESA
    • Data: uztailaren 1etik abuztuaren 2ra (uztailaren 12an izan ezik)
    • Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara
  • A2 FRANTSESA
    • Data: uztailaren 8tik abuztuaren 2ra
    • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
  • KONTABILITATEA, NOMINAK, BALANTZEEN AZTERKETA, FISKALITATEA ETA GIZARTE-ASEGURUAK
    • Data: maiatzaren 13tik ekainaren 13ra
    • Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara
  • AISIALDIKO BEGIRALE TITULUA
    • Data: maiatzaren 7tik abenduaren 17ra (maiatzaren 11n eta 25ean, ekainaren 1ean eta 8an, urriaren 25ean eta azaroaren 16an izan ezik)
    • Ordutegia: 
      • Astearte eta ostegunetan: 17:00etatik 20:15etara
      • Larunbatetan: 09:00etatik 14:00etara
    • Egutegia
    • Baldintzak: 18 urte baino gehiago izatea eta euskara maila nahikoa izatea ikastaroarekin jarraitzeko
    • HEZTEN AISIALDI EUSKALTZALEA elkartearen eskutik

4

2024KO GELA BIRTUAL IKASTAROAK

  • INGELESA
    • Data: Maiatzaren 2tik 31ra
    • Ordutegia: 15:00etatik 19:00etara (maiatzaren 2tik 31ra 15:00etatik 19:30etara)
  • MARKETIN DIGITALA ENPRESETAN
  • PERTSONEN KUDEAKETA ERAKUNDEETAN
  • GAITASUN DIGITALAK

FORMULARIO GAZTECAMARA

 

Informazio gehiago:

943 000 278

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

 imagen 1 1 

 

 

Merkataritza Berrikuntzako Programa 2022

Zertan datza?

Merkataritzaren egoeraren diagnostiko bat, alderdi ahulak identifikatzeko aukera ematen duena eta parte hartzen duen negozio bakoitzerako hobekuntza-proposamenak banaka ematen dituena.

  • Negozioaren egoera indibidualizatua aztertzen da establezimenduan bertan bisita bat eginez.
  • Gipuzkoako Bazkundeko Merkataritzako Aholkulari Teknikoek jasotako eta aztertutako informazioaren txosten zehatza egiten dute.
  • Negozioa berritzeko eta optimizatzeko hobekuntza-ekintzak gomendatzen dira. Gomendioak estrategia, berrikuntza, teknologia, kudeaketa, bezeroak eta beste hainbat gairi buruzkoak dira.

banner DIC 2020 EUS

Zenbat balio du?

Programak %100eko diru-laguntza du.

Txikizkako Merkataritzako Programaren barruan, Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak finantzatzen dituzte oso-osorik, eta, horrenbestez, DOAKO zerbitzua da parte-hartzailearentzat.

Nork eman dezake izena?

64, 65 edo 66 epigrafeetako batean ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dauden Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainak edo enpresa autonomoak. Farmaziak kanpoan geratzen dira.

Plazak mugatuak dira (aurrekontua agortu arte).

 

Testimonio GARBIÑE MODA

Testimonio GARBIÑE MODA

 

Nola eman daiteke izena?

Jarraian aipatzen diren dokumentuak aurkeztu behar dira:

  • Parte hartzeko eskaera
  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan, 64, 65 edo 66 zenbakiekin hasten den epigraferen batean alta egiaztatzen duen agiria.
  • Eskatzailearen NANa

Ondasun-erkidegoaren edo sozietate mugatuaren kasuan, gainera:

  • Enpresaren IFK
  • Eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza-botereak.

 

Testimonio GARBIÑE MODA

Testimonio GARBIÑE MODA

 

Noiz egin daiteke eskaera?

Izena emateko epea: 2022ko ekainaren 7tik azaroaren 16ra.

Non egin daiteke eskaera?

  • Aurrez aurrekoa: Gipuzkoako Bazkundea · Avda. Tolosa 75º, 20018 Donostia.

Bazkundeko erregistro-ordutegi ofizialean aurkeztutako eskabideak bakarrik onartuko dira.

Ordutegia:

- Astelehenetik ostegunera: 8:30 - 13:30 eta 15:30 - 17:30

- Ostiraletan: 8:30etik 13:30era

Udako ordutegia (ekainaren 21etik irailaren 20ra):

- Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:30

 

Testimonio GARBIÑE MODA

Testimonio GARBIÑE MODA

Deialdi ofiziala 2022

Deialdi ofizial osoa 2022

Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak finantzatutako Txikizkako Merkataritza Programaren esparruan Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak garatzeko laguntzen deialdi publikoa aurkeztu da.

Deialdiaren Eranskinak

Informazio gehiago:

Tel. 943 000 308

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Aurkezpen-ordena

ARRAZOI SOZIALA

AURKEZPEN ORDUA EE/HH/UUUU, oo:mm:ss

AURKEZPEN-MODUA

1

DIANA J. CASTAÑEDA GUERRERO Y OTRA C.B.

15/06/2022 14:12

Presentziala

2

MARIA JOSE AGUIRRE DEL PUERTO

17/06/2022 12:30

Presentziala

3

VILMA HAYDEE SOTO HERRERA

17/06/2022 12:32

Presentziala

4

LEIRE HERRERA SUAREZ

17/06/2022 12:33

Presentziala

5

OLAIA MARTINEZ SAN MARTÍN

20/06/2022 16:46

Egoitza elektronikoa

6

ZOYLA ADALUZ MEJIA VICHEZ

21/06/2022 10:10

Presentziala

7

ANA CAROLINA IBARGUREN JAUREGUI

22/06/2022 10:43

Presentziala

8

BLANCA MARIA ALEJOS GIL

23/06/2022 9:52

Presentziala

9

MARIA ISABEL DEL RIO ROMERO

24/06/2022 11:21

Presentziala

10

LOURDES URRUZOLA ARITZETA

27/06/2022 12:33

Presentziala

11

MARIA ROSARIO ELIZALDE EIZAGUIRRE

28/06/2022 12:01

Presentziala

12

MARIA ASUNCION CHINCHURRETA BAÑOS

30/06/2022 10:50

Presentziala

13

MARIA MILAGROS PORTAS LÓPEZ

01/07/2022 13:46

Presentziala

14

MAIALEN LÓPEZ GIL Y OTRA C.B.

05/07/2022 12:51

Presentziala

15

SUSANA ICIAR PANIAGUA UGARTEMENDIA

05/07/2022 12:52

Presentziala

16

NEREA BORDA ULI

05/07/2022 12:52

Presentziala

17

ITZIAR GURBINDO LIZAUR

06/07/2022 13:07

Presentziala

18

MAICOR ESTILO MODA 2001 S.L.

13/07/2022 12:18

Presentziala

19

MARIA PILAR CERVERA PASCUAL

18/07/2022 12:35

Presentziala

20

MARIA CONCEPCIÓN MUÑOZ GARCIA

21/07/2022 9:44

Presentziala

21

KARMELE SALSAMENDI OLASAGASTI

11/08/2022 11:59

Presentziala

22

AMAYA TERESA PRESTON ECHEVARRIA

12/08/2022 12:14

Presentziala

23

DAVID URZELAY ZALDUA

04/10/2022 15:42

Presentziala

24

ARANTXA OTAEGI BERASATEGI

05/10/2022 15:51

Presentziala

25

JOSE JAVIER ZABALEGUI VAZQUEZ

05/10/2022 17:04

Presentziala

26

NEREA ESNAL AREIZAGA

28/10/2022 13:19

Presentziala

27

MARIA TERESA HERVAS HEIS

31/10/2022 15:28

Presentziala

28

ANA MARIA ARANDA JURADO

31/10/2022 15:30

Presentziala

29

MASCOTAS Y ACUARIOFILIA ADARRAMENDI, S.L.

31/10/2022 15:32

Presentziala

30

IULIAN BUTA

02/11/2022 12:56

Presentziala

 

FEDER pie

Mentoring TALENT zerbitzua

Mentoring TALENT Banner horizontal

 

Mentoring TALENT zerbitzuak zerbitzu integrala eskaintzen die Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei, kudeatzaileei eta zuzendariei aholkuak eta laguntza emateko.

Hartzaileak

  • 5 eta 30 langile bitarteko enpresa guztiak, batez ere industria- eta zerbitzu-enpresak.
  • Enpresa sortu berriak

 

Zerbitzua

  • Enpresak kanpoko kudeatzaile profesional bat izango du, kudeaketa-arloetan, kezketan eta beharretan lagunduko eta aholkatuko diona, hobekuntza-arloak identifikatuko dituena eta laguntza profesionala eta konponbideak emango dizkiona.
  • Mentoring TALENT enpresetara bisita eta bilera pertsonalen bidez aurkezten den lehen unean, Gipuzkoako Ganberak mentore profil egokiena identifikatuko du hari esleitu ahal izateko.
  • Hasieran aholkularia hilean bi egunetan joatea planteatzen da, batez beste 3 ordu/eguneko dedikazioarekin, laguntza-bilerak egiteko, jarraipena egiteko eta hobekuntza-planteamenduak eta konponbideak emateko intereseko arlo guztietan. Hala ere, dedikazioa malgua eta enpresak eskatzen dituen beharretara egokitua izango da..
  • Aldian-aldian, Bazkundearen, aholkulariaren eta enpresaren artean jarraipena egingo da, proiektuaren bilakaera ikusteko eta, hala badagokio, enpresaren kudeaketan laguntzeko aukerak planteatzeko..

Enpresa bakoitzaren arabera landu daitezkeen arloak:

Mentoring TALENT 2Banner horizontal

Enpresak garapen eta sakontze handiagoa behar badu landutako arloren batean, eta ezin bada aholkulariaren dedikazioaren esparruan egin, bai denboragatik, bai berariazko ezagutzagatik, hark zerbitzu osagarriak egitea/azpikontratatzea planteatuko du, enpresak eskatzen duen zerbitzurako ad-hoc proposamenekin. Proposamen horiek Gipuzkoako Ganberak, beste profesional aditu batzuek edo enpresa espezializatuek egin ahal izango dituzte.

 

 

Informazio gehiago:

Koro Otegi

943 000 290 / 685 750 117

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Industrial Excellence

Industria traktoreentzat hornitzaile erakargarri bihurtu nahi duten Gipuzkoako manufaktura-enpresa txiki eta ertainei zuzenduta, Industrial Excellence programak enpresaren hobekuntza-puntuak aztertzen laguntzen du.

Zertan datzan:

Bezero berriak eskuratzeak esan nahi du enpresek eskatzen dituzten estandarrak bete behar direla, kasu batzuetan multinazionalak. Produktu lehiakorrak dituzten enpresek aukerak gal ditzakete hainbat arrazoirengatik, hala nola eskaintza-eskaerei behar ez bezala erantzuteagatik, profil tekniko-komertzial egokirik ez izateagatik, kalitatea kontrolatzeko prozesu sendorik ez izateagatik, ziurtagiririk ez izateagatik, teknologia- eta digitalizazio-gaietan egunean ez egoteagatik, etab.

Industrial Excellence programak zure enpresak merkatuaren aurrean duen posizioa ebaluatzen du, manufaktura-enpresa orok eduki beharko lituzkeen antolakuntza-, teknologia- eta merkataritza-konpetentzien katalogo batean.

Nola egingo dugu hau?

Hainbat sektoretan 40 eroslerekin bildu ondoren, metodologia bat landu dugu, hornitzaile berriak integratzeko orduan horiek baloratzen dituzten alderdiak jasotzeko. Antolaketa-, merkataritza-, teknologia-, kalitate- eta berrikuntza-gaitasunak dira.

Zuekin dugun solasaldi batean, galdera horiei guztiei erantzuten diegu eta zuen kasuan ebaluazioa egiten dugu, gomendio batzuk emanez erosleak eskatzen dutenarekin hobeto lerrokatzeko. Enpresarentzat hobekuntza-marjina duten kudeaketa-arloak identifikatzen ditugu.

Interesatuak, jarri harremanetan honako hauekin:

Asier Barandiaran

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

T: 943 000 298 / M: 688 818 805

 

Apoyado por:

dfg

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com