'nikErrenterian', Errenkoalde Elkartearen Erakusleiho Digitala

Errenkoalde Elkarteak martxan jarri du Errenteriako saltoki txikietan erosketak online egiteko aukera eskainiko duen ataria. Ez da denda fisikoak ordezkatzeko proiektua, tokiko komertzioari gainbalio bat eransteko baizik: www.nikerrenterian.eus

Une honetan 30 saltokik egin dute bat erakusleiho digitalarekin, eta hasiera batean Errenkoalderen bazkideei begirakoa bada ere, etorkizunean Errenteria-Oreretako tokiko merkataritza saltoki guztiek aukera izan dezaten bertan agertzeko ateak zabalik ditu elkarteak.

Erakusleiho digitalean produktuak erosteko honako prozedura jarraitu behar du bezeroak: produktua aukeratu; whatsapp bidez erreserba egin; hau konfirmatuta, 24 orduko epean ordainketa egin; eta etxean jaso nahi duen edo dendara joango den bila zehaztu.

errenteria1

Etxez etxeko banaketa

Erosketaren esperientzia hobetzeko asmoz, Errenkoalde Elkarteak martxan jarri du etxez etxeko banaketa zerbitzua. Erositako artikuluak, garraiatzeko prestatuta dagoen bizikletan banatuko dira, astelehenetik ostiralera, 18:30-etatik 20:30-etara. Modu honetan, banaketan kontaminazioa sortzea saihesten da.

Zerbitzu berri honek Errenteriako Udalaren babesa dauka. Horregatik, hasieran, bai erosleak eta baita saltzaileak ere euro bana ordainduko dute, baina behin hiru hilabete pasata, tarifa hau eguneratu egingo da.  

Banaketa honetan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda hemen ikus daiteke: www.nikerrenterian.eus

Ekimen honetan, Errenkoaldeko bazkidez gain, herriko establezimendu guztiak parte hartu ahal izango dute.

errenteria2

Errenteriako merkatal eskaintzaren promozio bideoa.

Errenkoalde Elkarteak Errenteriako merkatal eskaintzaren promozio bideo bat editatu du, esteka honetan ikus daitekeena:

https://www.facebook.com/Errenkoalde/videos/440005937154795

 

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com