Oiartzungo Itturri Elkarteko Gabonetako kanpaina

Itturri, Oiartzungo Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteak Lehiaketa berezi bat antolatu du Gabonetako Kanpaina honetarako.

Kanpaina honetan parte hartzen duten establezimenduek jarritako produktuez osatutako Gabonetako Saski bikaina eraman dezakete etxera hauen bezeroek.

Establezimendu hauetan erosketak egiten dituzten bezeroek txartelak jasoko dituzte, beraien ustez saski horren PREZIO JUXTUA edo balioa dena haietan idatz dezaten.

Saskiaren balio zehatza asmatzen duenak edota gehien gerturatzen denak, bertan dauden produktu guztiak eramango ditu.

Abenduaren 29-an argitaratuko da irabazlearen izena sare sozialetan.

itturri

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com