• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak, Banco Sabadellek eta Elkargik jardunaldia antolatu dute nazioarteko operazioetako alde juridiko eta finantzarioei nola heldu jakin arazteko

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak, Banco Sabadellek eta Elkargik jardunaldia antolatu dute nazioarteko operazioetako alde juridiko eta finantzarioei nola heldu jakin arazteko

Gipuzkoako Bazkundeak, Banco Sabadellek eta Elkargik jardunaldi dibulgatzaile bat antolatu dute “Nazioarteko operazioak: kobrantzak, dibisak, kontratuak eta finantzaketak” izenburupean.  Jardunaldia gaur, ostegunak 6, burutu da Gipuzkoako Bazkundean eta sektore ezberdinetako 100 enpresa inguru izan dira bertan.

 

Enpresen nazioartekotzeak aukera gehiago eta erronka berriak ekartzen ditu, baina arrisku berriak ere bai. Eta arrisku horiek ez dira izaten gure merkaturik hurbilenekoan izan ohi ditugunak bezalakoak. Jardunaldi honen helburua nazioarteko operazioen alde juridiko eta finantzarioak ikuspegi praktiko batetik eta gaurkotasunetik aztertzea izan da.

Jardunaldian zehar izan diren lau hitzaldiak hizlari hauen esku egon dira: Zenón Vázquez, Elkargiko zuzendaria, Javier Gundín, Banco Sabadelleko Nazioarteko Negozioaren zuzendaria, Borja Sánchez, Banco Sabadelleko Diruzaintza Mahaiaren zuzendaria eta Andoni Zabala, Gipuzkoako Bazkundeko Juridiko-Fiskal Departamentuko zuzendaria.

Javier Gundín, Banco Sabadelleko Nazioarteko Negozioaren zuzendaria izan da parte hartu duen lehen hizlaria. Hitzaldian zehar nazioarteko operazioetan izan daitezkeen arriskuez babesteko enpresek euren eskura dituzten medioak berrikusi ditu, esportazioetan izan daitezkeen ordainketa ezak babesten dituzten tresnei aparteko arreta emanaz. Zehatz mehatz, ohiko aseguruez gain arrisku hauek gutxitzen dituzten ordainketa bideak, bermeak eta finantziazio bideak daudela nabarmendu nahi izan du. “Erreminta batzuk ezagunak izan arren baieztatutako kreditu dokumentuak, banku bermeak edo via fortaiting finantzaketak bezalakoak askotan ez dira erabiltzen esportazioak kobratzeko orduan”.                                                                                                                                                                         

Banco Sabadelleko Diruzaintza Mahaiaren zuzendariak berriz, Borja Sánchezek, funtsezkoa den beste atal bat aztertu du, dibisa, zehatzago esateko dibisaren gorabeherek nazioarteko operazioetan eragiten dituzten arriskuak. “Geroz eta gehiago dira dibisetan izendatuta dauden nazioarteko operazioak, bai esportazioak eta bai inportazioak, eta une jakin batean hauen gorabeherek kostu garrantzitsu eta zuzen bat izan dezakete enpresen ordainiketetan eta kobroetan, hori dela eta ezinbestekoa da estaldura tresnak ezagutzea”. Horrez gain, dibisa estaldura ezberdinen inguruan aritu da, adibide praktikoak jarriaz, perspektibak eskainiz eta dibisa merkatuaren inguruko aukerak azalduz.

Nazioarteko fiskalitatearen eta kontrazioaren arlotik bideratu du Andoni Zabalak, Gipuzkoako Bazkundeko Juridiko-Fiskal Departamentuko zuzendariak bere hitzaldia. Lehen partea, Gipuzkoako enpresen nazioarteko kontratuetan zentratu du, salerosketa kontratuetan, agentzietan eta banaketetan, kontratu bakoitzean atxiki behar den kontratuko elementu nabarmenenen azterketa bat eginez. Kontratu bakoitzarekin batera doazen ondorio fiskalak ere azpimarratu nahi izan ditu eta baita atzerriko filialen dibidenduen aberriratzeak lurraldeko enpresetan dituzten zergadun ondorioak ere. Honekin loturik, Espainiak izenpetutako ezarpen bikoitza ekiditzeko hitzarmenek duten garrantzia nabarmendu nahi izan du, Zuzeneko Zergaren barne arauak duten garrantzia kontutan izan da ere.  Hitzaldiaren azken zatian Andoni Zabalak atzerrian dauden langileen fiskalitatearen kudeaketa eta antolaketa aipatu du, hau da, erbesteratuak bezala ezagutzen direnak “langile hauei ezartzen zaien fiskalitate onurak aztertzea beharrezkoa da honako hau kontutan izanik: fiskalitate mailan bertakoa izatea edo ez, fiskalitate ekualizazioaren politikak, erbesteratuen zerga ordainketa eta euren langileak erbesteratzen dituzten enpresen betebehar fiskalak” gehitu du Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariak.

Elkargiren izenean Zenón Vázquez zuzendari nagusia izan da jardunaldiari amaiera eman diona. Erabat globalizatuta dagoen mundu batean bizi garela argi geratu da jardunaldian zehar eta edozein egoerak munduko gainontzeko beste txokotan eragin zuzena izan dezakeela ere. Egoera hau kontutan izanik eta Zenón Vázquezen zuzendaritzapean ELKARGI aktiboki ari da lanean finantza erreminta ezberdinak sortuz gure lurraldeko ETEen arriskuak gutxitzeko. Bere hitzaldian, Zenón Vázquezek azpimarratu du gure lurraldeko edozien enpresa konsziente izan behar dela finantzazio iturrien dibertsifikazioaz, eta baita euren balantzearen sendotasunaz epe luzeko proiektu bat sortzeko orduan. Hor dago gakoa. Epe luzean iraungo duen edozein enpresa proiektu bideragarriaren finantza biziraupena aseguratzea, eta horretarako ELKARGI da bidai kide egokia.  

ELKARGIko zuzendari nagusiak gogora arazi du gure enpresek esportazio tradizio handikoak direla eta hori dela eta “guztien finantza aliatu bezela, ELKARGIn ikuspegi globala izango duten finantza produktu eta soluzioen sormenean lan egiteko konpromiso sendoa dugu, edozein egoeraren aurrean (Brexit, muga-zergen guda, etab.) sortu daitezkeen arriskuek eragin gutxiena izan dezaten gure ehun produktiboan”.  Honi gehituz adierazi du, nazioarteko finantza bideez gain, ELKARGI Finantza Arriskuen kontrolerako, antolakuntzarako eta kudeketarako aholkularitza independiente eta profesional bat aurkezten ari dela zerbitzu berri gisa.

“Geroz eta globalizatuagoa dagoen mundu eta merkatu batean, edozein enpresa proiektuk izan dezakeen arriskua ezagutzea eta era egokian kudeatzea, nazioarteko merkatuen salerosketan ezinbestekoa da” hori da erakunde honetan ikusten ari direna. Eta amaitzeko honako hau gehitu du “Enpresak ELKARGIren jabeak dira eta atzerrian dituzten harreman komertzialetan izan dezaketen arriskuen aurrean hauek gutxitzeko balioa eskaini nahi diegu, dibisa merkatuan dauden prezioen aldaketetan, interes tipotan edo lehengaiten”.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com