• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Europako Azpikontratazio Industrialeko Topaketa “MEETIND” bideokonferentzia bitartez egingo da

Albisteak

Europako Azpikontratazio Industrialeko Topaketa “MEETIND” bideokonferentzia bitartez egingo da

Gipuzkoako Bazkundeak europar bezeroen eta Gipuzkoako azpikontratazio sektoreko enpresen arteko topaketa antolatzen du orain dela 11 urte. Urtero, apirilean, 25 enpresa europear baino gehiago Gipuzkoara etortzen dira bertako enpresekin kontratuak sortzeko asmoarekin. Iaz, europako 26 enpresa etorri ziren eta Gipuzkoako 89, eta kontratazio sektore nagusienak honako hauek izan ziren: elektromugikortasuna, trenbideak, medikuntza, ingurumena, automobilgintza, ingenieria, ekipo-ondasunak, paper eta elikadura sektoreko makineria, ekipo mekatronikoak, hirigintza seinaleztapena, energia, kimikoa, aeronautika eta industria produktuak.

Aurten bidaiak egiteko aukera ez dagoenez bilerak bideokonferentzia bitartez egingo dira apirila eta maiatza bitartean, Europako enpresa eta Gipuzkoakoen artean eskaria eta eskaintza batzeko helburuarekin. Orain arte 20 bilera egin dira nazioarteko erosleekin eta emaitzak oso positiboak izan dira.

Hamaikagarren edizio birtual honetan Europako 9 herrialdeetako enpresek parte hartuko dute, Frantzia, Alemania, Belgika, Herbehereak, Austria, Suitza, Finlandia eta Espainaikoak eta honako sektoreekin lan egiten dute: automobilgintza, energia, ekipo-ondasunak, treenbideak, elikadura, papera eta industria produktuak. Parte hartuko duten Gipuzkoako azpikontratazio enpresek euren aktibitatea galdaketan, eraldaketa metalikoan, plastikoan, kautxuan eta elektrizitate/elektronikan garatzen dute.

Balorazio positiboa

Online egiten ari diren bilera hauek oso harrera ona izaten ari dira eta balorazioa altua jasotzen ari dira Europako enpresa erosleen aldetik eta baita Gipuzkoako enpresen artean ere. Erabilitako plataforma eta lan egiteko sistemak aurreko urtetako aurrez-aurreko bilerak ordezkatzeko aukera eman du aurtengo, 2020ko, topaketari eutsi ahal izateko.

Gipuzkoako Bazkundeak lurraldeko azpikontratazioko enpresen nazioarteko merkatua sustatzeko estrategiari eustin dio. Esportazioak ezinbestekoak izango dira krisi honetatik hobeto atera ahal izateko eta zentzu honetan Gipuzkoako Bazkundearen konpromisoa irmo da. Gipuzkoako azpikontratazio sektoreak lehiakortasun eta eraginkortasun maila altua du, eta era nabarmenean handitzen ari da bere presentzia nazioarteko merkatuetan, azken urteetan.

Meetind

MEETIND Europako azpikontratazio industrialeko topaketa da. Azpikontratazioak gure lurraldeko industriaren % 27,6a ordezkatzen du eta ekintza honek enpresa hauentzat merkatu berriak identifikatzea du helburu eta hau Gipuzkoako Bazkundeak SUBCONTEX Gipuzkoa bitartez egiten duen lanean barneratzen da. Eta orain inoiz baino gehiago lanean jarraitzea du helburu enpresei osasun krisi honek eragingo dien inpaktua txikitzen lagundu ahal izateko.

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com