• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Retail Euskal Eskola bere ate birtuala ireki dio merkataritzari prestakuntzan, espezializazioan eta digitalizazioan laguntzeko

Albisteak

Retail Euskal Eskola bere ate birtuala ireki dio merkataritzari prestakuntzan, espezializazioan eta digitalizazioan laguntzeko

RETAIL Euskal Eskola, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren proiektua, ikaskuntza-plataforma pertsonalizatua da, tokiko saltoki batean lan egiten duen edo haren titularra den pertsona orok bere negozioaren hainbat arlotan prestakuntza jaso dezan; eskola desberdina, berritzailea eta pertsonalizatua, askotariko edukiak dituena, Merkataritzaren benetako beharretara oinarritua eta banakako aholkularitzarekin lagundua.

Retail Euskal Eskola merkataritzarako akonpainamendu eta estimulu-plataforma aitzindaria da, prestakuntza pertsonalizatua, malgua, multimedia eta moldagarriari esker.

Gainera, aukera ematen du krisiaren nahiz beharren diagnostikoa egiteko, ez bakarrik prestakuntzarena, baita establezimendu bakoitzaren egoerarena ere, eman beharreko pausoak eta behar dituzten laguntza-motak nola bideratu aztertzeko eta prestakuntza- eta jarduera-mapa bat egiteko.

Retaileko Euskal Eskolak dagoeneko eduki profesionalak, bideoak, materialak eta aholkularitza-zerbitzua dituenez, sektoreari krisialditik irteten eta deseskalatze-faseari aurre egiten laguntzen dio, bai eta etorkizun urrunago bateko espezializazioa lantzen ere.

 

 http://www.escuelavascaretail.eus/

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com