• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Ganberaren eta UR Globalen arteko lankidetza-akordioa, Mexiko, Brasil, Kolonbia, Peru eta Txilen Gipuzkoako enpresen inplantazioa ahalbidetzeko.

Albisteak

Gipuzkoako Ganberaren eta UR Globalen arteko lankidetza-akordioa, Mexiko, Brasil, Kolonbia, Peru eta Txilen Gipuzkoako enpresen inplantazioa ahalbidetzeko.

  • Gipuzkoako Ganberak eta UR Globalek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoako enpresen nazioarteko hedapena errazteko

 

  • Mexiko, Brasil, Txile, Peru eta Kolonbia dira akordio honetan aurreikusitako lehentasunezko herrialdeak 

 

  • Gipuzkoako 1.107 enpresek esportatzen dute herrialde horietara, baina horien % 64k ez du presentzia finkorik herrialde horietan

 

 

Donostia - 2020ko abenduaren XX – Gipuzkoako Ganberak eta UR Globalek akordio bat sinatu dute Latinoamerikako merkatu nagusietan inplantazio komertzialak, ekoizpen inplantazioak edo eta inplantazio integralak garatu eta gauzatzeko. Modu honetan, Gipuzkoako Ganberak merkatu horietan Gipuzkoako enpresei zuzendutako zerbitzu espezializatuen eskaintza zabaltzen du.

Enpresen nazioartekotzeko prozesuak hobetzeko aholkularitzan eta hainbat merkatutan bezeroak eta hornitzaileak identifikatzen espezializatuta dago Gipuzkoako Ganbera. Akordio honen bidez, inplantazioen arloko zerbitzuen eskaintza indartzen du. Inplantazioen inguruko zerbitzuak, beren ezaugarriengatik, helburu diren herrialdean bertan garatu behar baitira.

UR Global enpresak kontabilitatea, kudeaketa, finantza, giza baliabideak eta zerbitzu orokorrak eskaintzen dizkie Mexikon, Brasilen, Perun, Kolonbian edo Txilen filialak dituzten 400 enpresari baino gehiagori. Gainera, inplantaziorako irtenbide integralak eskaintzen ditu, kasu bakoitzari egokituak, bulegoen alokairuak, kudeaketa logistikoan espezializatutako langileak barneratzen dituen  biltegiak eta abar eskainiz.

Hego Amerika Gipuzkoako enpresa askoren merkatu tradizionaletako bat da. Gipuzkoako enpresa esportatzaileen % 25ek, gutxi gorabehera, aintzat hartutako 5 herrialdeetako batera esportatzen dute. Zehazki, 1.107 enpresa izan dira Gipuzkoan herrialde horietara esportatzeko operazioren bat egin dutenak, eta azken lau urteotan operazio horiek % 33 hazi dira.

Aipatutako enpresa horietatik 403k herrialde horietan merkatu finkatua dutela esan daiteke, gutxienez 4 urte daramatzatelako merkatu horietan modu egonkorrean esportatzen. Gainontzeko 704 enpresek noizean behin esportatzen dute. Merkatu horietan finkatzeko, ohikoa da inplantazio bat egin beharra izatea, tokiko presentzia, hurbileko zerbitzua eta hornidura-bermea erakusteko.

Aliantza honekin Gipuzkoako Ganberak Gipuzkoako enpresak atzerrian ezartzeko prozesuak erraztu nahi ditu. UR Globalek 15 urte baino gehiagoko esperientzia du eta Latinoamerikako merkatu nagusietan inplantazio komertzialak eta ekoizpen-inplantazioak edo  eta inplantazio integralak garatzeko eta gauzatzeko zerbitzuak ematen ditu. UR Global, gipuzkoar sustraiak dituen enpresa, Mexiko, Brasil, Kolonbia, Peru eta Txilen presenzia du  bulego eta instalazio ezberdinen bitartez eta bere bezeroen artean izaera eta negozio-eredu ugariko enpresa multzo garrantzitsua du.

 

Informazio gehiago:

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com