• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Ganberaren "MEETIND" industria-azpikontratazioaren Europako topaketa presentziala da berriro, eta nazioarteko erosleak erakartzen ditu Gipuzkoara

Albisteak

Gipuzkoako Ganberaren "MEETIND" industria-azpikontratazioaren Europako topaketa presentziala da berriro, eta nazioarteko erosleak erakartzen ditu Gipuzkoara

  • XII. edizioa hibridoa izan da, presentziala eta online formatuarekin. 80 enpresek parte hartu dute topaketan.
    .

 

  • Aurten parte hartu duten enpresa erosleak Frantziatik, Belgikatik, Suitzatik eta Holandatik datoz, eta askotariko sektoretakoak dira: elektromugikortasuna, automobilgintza, trenbidea, teknologia medikoak, ingeniaritzak, zientzia, ekipo-ondasunak, makina-erreminta, ikuskapen-makinak, obra publikoko makinak, energia, kirol-materiala, eraikuntza, ekipamendu mekatronikoak, hiri-seinaleak, energia eta produktuak.

 

  • 100 B2B topaketa baino gehiago antolatu dira (64 bideokonferentzia eta 44 bisita enpresetara) 52 enpresa azpikontratisten eta 28 enpresa erosleren artean, eskaintza eta eskaria bateratzeko.

 

Donostia - 2021eko ekainaren 24a – MEETIND industria-azpikontratazioaren Europako topaketa azken 12 urteetan Gipuzkoako Bazkundean antolatu ohi duen jarduera da , industria-azpikontratazioko enpresentzat merkatu berriak identifikatzea sustatzeko helburuz.

Aipatutako sektoreak Gipuzkoako industriaren % 27 ordezkatzen du , eta enpleguaren % 31. 2009an erabaki zuen Gipuzkoako Bazkundeak, azpikontratazioaren sektoreak Gipuzkoako ekonomian duen garrantziaren ondorioz, lehen aldiz MEETIND antolatzea, hamabi urtez luzatu den topaketa bat, nazioan eta nazioartean erreferente bihurtuz.

Aste honetan egin den hamabigarren edizioan, Gipuzkoako Bazkundeak 8 enpresa erosle frantziarrek Gipuzkoako enpresen berri izatea lortu du. Gainera, online egindako bilerei esker, 64 topaketa antolatu ahal izan dira pandemiaren ondorioz gure azpiegitura industrialak ezagutzera etorri ezin zitezken nazioarteko 20 enpresarekin. Formatu hibrido horri esker, hemengo enpresek ahalik eta bezero gehien aurki ditzakete parte-hartzaileen artean.

Gipuzkoako Bazkundeko SUBCONTEX GIPUZKOA programaren barruan kokatzen den topaketa hau ekainaren 14tik 18ra antolatzea aurreikusi zen. Parte hartzen duten enpresen eskuragarritasunaren arabera antolatu dira 64 online bilerak, eta ekainaren 30era arte luzatu behar izan da ekitaldiaren iraupena, bi aldeek baliozkotutako topaketa guztiak egin daitezen. Bestalde, hilaren 16an eta 17an, Gipuzkoara etorri ahal izan ziren Frantziako 8 enpresek fabrikazio-beharrei erantzun ziezaieketen enpresen 44 ekoizpen-planta bisitatu zituzten. Enpresa bakoitzak, batez beste, 6 enpresa bisitatu zituen, eta gure enpresen espezializazioa eta nazioarteko esperientzia egiaztatu ahal izan zuten. Bisita eta bilera horien helburua eskaerak lortzen laguntzea da, Europako erosleari gure enpresen gaitasunak eta trebetasunak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematea.

Emaitzei dagokienez, urtero parte hartzen duten erosleen % 60k Gipuzkoan hornitzaileak garatzea lortzen dute MEETIND topaketaren ondoren. Nabarmendu beharreko beste datu bat: enpresa azpikontratisten % 90ek berriro 

parte hartzen du, bileren eraginkortasun handiagatik eta topaketen ondoren piezak eta multzoak egiteko eskaintza eskariak jasotzen dituztelako.

 

Erosleak eta azpikontratistak

Topaketa honetan parte hartu duten 28 erosleek Frantzia, Suitza, Herbehereak eta Belgikatik datoz. 2 milioi eurotik 400 milioi eurora arteko fakturazioa duten enpresak dira, eta honako sektore hauetakoak dira: elektromugikortasuna, automobilgintza, trenbidea, teknologia medikoak, ingeniaritzak, zientifikoa, ekipo-ondasunak makina-erreminta, ikuskapen-makinaria, obra publikoko makineria, energia, kirol-materiala, eraikuntza, ekipamendu mekatronikoak, hiri-seinaleztapena, energia eta industria-produktuak.

Topaketan parte hartzen duten Europako enpresek Gipuzkoa eta Euskadi hornitzaile fidagarriak eta kalitatezkoak garatzeko eremu gisa identifikatzen dituzte. Daukagun espezializazioa eta industria-enpresen dentsitateak aukera ematen die hainbat hornitzaile inguru hurbilean identifikatzeko eta hornitzaileak eremu jakin batean biltzeko.

Azpikontratistei dagokienez, Gipuzkoako, Euskadiko eta Estatuko 52 enpresak hartu dute parte. Enpresa horien jarduerak enpresa erosleek azpikontratatzen dituzten ekoizpen-prozesuen barruan sartzen dira, hala nola galdaketa (ferrikoa eta ez-ferrikoa), txirbil-harroketarekin eta txirbilik gabe eraldatzea (forja, galdaragintza, mekanizazioa, estanpazioa, enbutizioa, laser ebaketa, eta abar), plastikoa, kautxua, konpositeak, fabrikazio gehigarria, elektrizitatea/elektronika eta multzoen fabrikazioa, prozesuen integrazioaren bidez.

Erosleen eta Azpikontratisten topaketa honek abantaila ezbardinak ematen ditu; Alde batetik, Gipuzkoako Bazkundeak egindako bilaketa pertsonalizatuari esker erosleak bere intereseko enpresen aurreko aukeraketa bat jasotzen du egokitasuna aztertzeko eta berak baliozkotutako enpresekin bilduta haien kontaktu eta bisiten produktibitatea hobetzen du, egun batean 4 enpresa bisitatu ahal dituelako edo 8 hornitzaile potentzialekin bideokonferentzien bidez bilerak egin ahal dituelako. Azpikontratistak, bere aldetik, bere enpresarentzat nazioarteko bezero potentzial berriak identifikatzea lortzen du, eta, gainera, egun bakar batean enpresa horietako erosketa-arduradunekin elkarrizketatzeko aukera du, edo profesional horien bisita jasotzeko aukera bere ekoizpen-instalazioetara.

Emaitzei dagokienez, kalkulatzen da 12 urte hauetan enpresa parte-hartzaileek 20 milioi euroko fakturazioa lortu dutela, eta urtero parte hartzen duten erosleen % 60k hornitzaileak garatzea lortzen dutela MEETIND topaketaren ondoren. Nabarmendu beharreko beste datu bat: enpresa azpikontratisten % 90ek berriro parte hartzen du, bileren egokitasuna oso handia delako eta topaketen ondoren piezak eta multzoak egiteko eskaintzak jasotzen dituztelako.

 

Informazio gehiago:

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688884347 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com