Albisteak

Gipuzkoako Bazkundearen hauteskundeak 2022.

.Gipuzkoako Bazkundeko hauteskunde prozesua hasi da

2021eko urriaren 15ean hasten da Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Bazkundeko Hautesleen Errolda jendaurrean jartzeko epea (aurrerantzean, Gipuzkoako Bazkundea). Hori izango da Osoko Bilkura berria eratzearekin eta Gipuzkoako Bazkundeko Batzorde Exekutiboa eta presidentea hautatzearekin amaituko den hauteskunde-prozesuaren lehen urratsa.

Hautesle Errolda aurrez aurre kontsultatu ahal izango da Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan (Tolosa etorbidea 75) eta/edo telematikoki Hautesle Errolda kontsultatzeko tresnaren bidez, bi kasuetan 2021eko urriaren 15etik 2021eko azaroaren 4 arte, biak barne.

Pertsona juridiko eta fisikoen erreklamazioak 2021eko azaroaren 18 arte aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, erreklamazio-ereduak honako esteka honetan deskarga daitezke.

Gipuzkoako Bazkundeak hautagaiak aukeratu edo Osoko Bilkurako kide izan nahi duten pertsona juridiko eta fisikoei gomendatzen die erroldan behar bezala inskribatuta daudela ziurtatzea, bi eskubideak baliatzeko ezinbesteko baldintza baita.

Gipuzkoako Bazkundeko hautesleak

Gipuzkoako Bazkundeko Barne Araudiaren arabera, hautesleak dira merkataritza, industria, zerbitzu edo ontzi-ustiapeneko jarduerak egiten dituzten eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan establezimenduak, ordezkaritzak edo agentziak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, nazionalak edo atzerritarrak.

Osoko Bilkura Gipuzkoako Bazkundeko gobernu- eta ordezkaritza-organo gorena da. Lau (4) urterako aukeratutako hirurogei (60) bokalek osatzen dute, eta horietatik berrogei (40) hautatuak izango dira hautesleen artean, talde eta kategoriatan sailkatuta, garrantzi ekonomiko erlatiboaren eta sektore ekonomikoen ordezkaritzaren arabera, BPGari, enpleguari eta enpresa-kopuruari egiten dioten ekarpena kontuan hartuta; zortzi (8) enpresen ordezkariek eta Gipuzkoako bizitza ekonomikoan ospe handia duten pertsonek hautatuko dituzte, hamabi sektorekako ordezkaritzaren arabera.

Taldeak eta kategoriak Gipuzkoako Bazkundeko Osoko Bilkuran

Gipuzkoako Bazkundearen hauteskunde-errolda 2021eko urtarrilaren 1ean egin zen, eta talde eta kategorien arabera sailkatutako hautesle guztiak biltzen ditu, sektoreen garrantzi ekonomikoaren arabera. Gipuzkoako Bazkundeak 73.801 hautesle ditu, bost taldetan banatuta:

  1. Industria, energia eta beste jarduera batzuk: 4.961;
  2. Eraikuntza: 9.329;
  3. Merkataritza eta ostalaritza: 18.902;
  4. Nabigazioa eta garraioa: 3.306;
  5. Zerbitzuak: 37.303.

Gipuzkoako Bazkundearen Osoko Bilkura berrian, honela geratu dira ordezkatutako taldeak:

  1. Industria, energia eta beste jarduera batzuk: 16 bokal;
  2. Eraikuntza: 2 bokal;
  3. Merkataritza eta ostalaritza: 6 bokal;
  4. Nabigazioa eta garraioa: 2 bokal;
  5. Zerbitzuak: 14 bokal.

Errekurtsoak ebazteko epeak amaitu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoan eskumena duen organoak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Gipuzkoako Bazkundeko hauteskundeetarako deialdia egingo du.

Informazio gehiago:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com