• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak 10 bitxiak sarien bidez bere eskualdean distira handiena duen merkataritza aukeratzera gonbidatzen ditu gipuzkoarrak

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak 10 bitxiak sarien bidez bere eskualdean distira handiena duen merkataritza aukeratzera gonbidatzen ditu gipuzkoarrak

  • Dendetako bezeroak dira bere eskualdeko 10 Bitxiak dendaren aukeraketaren protagonistak
  • 140 saltokik bere hautagaitza sarietara aurketztea erabaki dute.
  • 10 eskualdetan banatua, 10 sari emango dira hurbileko merkataritzaren balioak nabarmendu nahi dituen ekimen honetan.

pleno2

 

Donostia, 2021eko abenduak 27.

Gipuzkoako Bazkundeak gipuzkoarrak gonbidatzen ditu bere eskualdean gehien nabarmentzen den merkataritza aukeratzera. Gaurtik urtarrilaren 16ra bitartean, Gipuzkoako Bazkundeak gipuzkoarrak gonbidatzen ditu beren eskualdeko saltokiari botoa ematera, 2021eko Gipuzkoako 10 Bitixiak ezagutu ahal izateko. Lehenengo aldiz, 10 Bitxiak saltokiak aukeratu diren 9 urteetan, saltokietako bezeroek aukeratuko dute zein saltoki den gehien nabarmentzen dana bere eskualdean.

Gertuko merkataritzaren balioak nabarmentzeko, lehen aldiz bozketa-prozesua herritarrei irekitzen da, hurbileko merkataritzak bezeroari ematen dion balioa azpimarratzeko. Prentsa oharra 10 eskualdetan banatuta, Gipuzkoak bere hautagaitza aurkeztea erabaki duen 140 saltokien artean 10 Bitxiak aukeratzen ditu, bezeroen, senitartekoen eta lagunen botoen bidez. Hola, hain hurbil dagoen denda eta merkatari horri bultzada txiki bat eman nahi zaio, bere arreta, aholku edo gustu onarekin liluratu eta maitemintzen gaituena.

Pertsona bakoitza boto bat emateko gaituta dago. Boto hori berak aukeratutako bere eskualdeko saltokiari eman ahal izango dio, eta horretarako, Gipuzkoako Bazkundearen web gunean sartu, www.camaragipuz.com, eta prozedurari jarraitu besterik ez du egin beharko. Sari banaketako ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan izango da, otsailaren 11an. Ekitaldi horretan, 10 Bitxiak sariez gain, 2022ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresari emango zaio saria.

Sari hauek Aguas de Alzola, Cadena Ser, Euskaltel, Kutxabanken eta Ukabi-Wolters-Klub-en babesa dute, eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako Bulego Teknikoen laguntza dute.

 

Para más información:

Iñigo Muguruza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 312 / 685750111

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com