Gipuzkoa Bazkundeak bere gain hartuko du Eusko Ganberaken presidentzia
Donostia - 2022ko urtarrilaren 13a
Euskal Merkataritza Ganberetako hiru presidenteak eta hiru zuzendari nagusiak Donostian elkartu dira gaur Eusko Ganberak-en presidentziaren aldaketa egiteko. Bi urtetan zehar presidentzia Bilboko Gaberaren esku egon ondoren orain Gipuzkoako Bazkundearen esku geratuko da.
Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Ganberek erabaki zuten hiru entitate hauek ordezkatzen duten Eusko Ganberaren presidentzia bi urtekoa eta txandakakoa izatea. Hori dela eta, Eusko Ganberen presidentziaren 2022-2023 epea Gipuzkoako Ganberari dagokio, Pedro Esnaola presidente jaunari konkretuki. Zer egin honetan Bilboko presidentearen, José Ángel Corresen eta Gipuzkoako presidentearen, Gregorio Rojoren laguntza izango du.
Eusko Ganberek modu bateratuan eta iraunkorrean lan egiten dute enpresen interes orokorren defentsan. Eta horrez gain, baliozko zerbitzuak eskaintzen dizkiete honako arlo hauetan: nazioartekotzea, prestakuntza, merkataritza, enpresa eskualdatzean, enpresa lankidetzan edo pertsona ekintzaileen laguntzan.
Para más información:
Jone Lacunza
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 310 / 688884347