• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak 200 ikastaro baina gehiago aurkezten ditu 2021eko lehenengoko seihilekorako

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak 200 ikastaro baina gehiago aurkezten ditu 2021eko lehenengoko seihilekorako

  • 2021 urteko lehen seihilekoan 200 baina gehiago ikastaro eskaintzen dira online eta aurrez aurreko formatuan
  • 2022ko prestakuntza-eskaintzak hainbat mintegi, tailer, ikastaro eta graduondoko programa biltzen ditu, online nahiz aurrez aurre
  • 2022 urtean 4.000 ikaslek baino gehiagok emango dutela izena espero da prestakuntza-jardueretan
  • Prestakuntza eskaintza langile aktiboez gain langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago.

pleno2

 

Donostia -  2022ko urtarrilaren 17a

Beste urte batez, Gipuzkoako Bazkundeak prestakuntza ekintza desberdinak programatu ditu urteko lehen seihilekoan, Gipuzkoako enpresetako profesionalak eta zuzendariak trebatzeko helburuarekin, haien lehiakortasuna bultzatzeko.

Lehen seihileko honetan aurreikusitako prestakuntza Gipuzkoako enpresen arlo desberdinetako beharrei erantzuteko diseinatuta dago. 2022an online prestakuntza-eskaintzaren aldeko apustua egiten jarraitu da, azken urteetako ildoari jarraituz. Prestakuntza hori eskaintza presentzial zabal batekin osatzen da, Gipuzkoako Bazkundeko instalazioetan osasun segurtasun protokolo zorrotza jarraituz emango dena, saio presentzialetan egokitasun maximoa bermatzeko.

Prestakuntza-eskaintza zabala da: mintegiak, tailerrak, ikastaroak eta graduondoko programak, bai online, bai aurrez aurre. Proposatutako edukiak Administrazio Kontseiluetako eta Kontseilu Errektoreetako kideentzako tailer espezifikoak, Familia Enpresetarako prestakuntza espezializatua, kudeatzaileentzako gaitasunak eta zuzendaritza erantzukizuna duten pertsonei buruzkoak dira. Ezagutza arloaren arabera, estrategiari, berrikuntzari eta etengabeko hobekuntzari buruzko prestakuntza, nazioarteko merkataritza, arlo komertzialera eta marketinera bideratutako ikastaroak, fiskalitatea, kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, IKTak, sare sozialak eta digitalizazioa, berdintasun-plana eta hizkuntzak, masterreko programak eta masterrak daude. Laburbilduz, prestakuntza-eskaintza integrala da, eta zuzendaritzako ardura duten pertsonen eta hainbat sailetako profesionalen trebetasunak sustatzeko ezagutzak eta tresnak eskaintzen ditu.

207 ikastaroen artean:

  • Gehiengoak ikastaro laburrak (2 eta 20 ordu)
  • Horietako 42 de online formatuan eskaintzen dira.
  • 5 master edo graduondoko ikastaro espezializatuak: aholkularitza fiskala, Marketin Digitala, Nazioarteko Merkataritza, MBA Executive eta Coaching Exekutiboa.
  • Diruz lagundutako 42 ikastaro langabezian dauden pertsonentzat

 

Erreferenteak Gipuzkoan.

2021ean, zailtasunak zailtasun, 3.700 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten prestakuntza-jardueretan eta 2022ean, berriz, 4.000 ikastarotan izena emateko kopurua gainditzea espero da. Honek, Gipuzkoako Bazkundea lurraldeko prestakuntza-entitate nagusietako bat bilakatzen du, arautu gabeko prestakuntza-modalitatearen barruan.

Lankidetza entitateekin.

Irakasle eta laguntzaile ugari izateaz gain, Gipuzkoako Bazkundeak lankidetza-harremanak ezarri ditu Gipuzkoa barruko eta kanpoko erakundeekin. Horrela, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, Business Administration Executive Masterra eta Marketin Digitaleko Espezializazio diploma berria eskaintzen dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, erakundeetan ezagutza kritikoa kudeatzeko programa bat eta pertsonen zuzendaritzari eta taldeen lidergoari buruzko garapen-plan bat eskainiko dira.

Irakasle eta laguntzaile ugari izateaz gain, Gipuzkoako Bazkundeak lankidetza-harremanak ezarri ditu Gipuzkoa barruko eta kanpoko erakundeekin. Horrela, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, Business Administration Executive Masterra eta Marketin Digitaleko Espezializazio diploma berria eskaintzen dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, erakundeetan ezagutza kritikoa kudeatzeko programa bat eta pertsonen zuzendaritzari eta taldeen lidergoari buruzko garapen-plan bat eskainiko dira.

 

Atxikita: Gipuzkoako Bazkundeko 2022ko urtarrila-ekaina Formakuntza katalogoa

 

Para más información:

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688884347

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com