• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak hazkunde ona aurreikusten du 2022an, pandemiaren bilakaerak, kostu energetikoak eta inflazioak baldintzatuta.

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak hazkunde ona aurreikusten du 2022an, pandemiaren bilakaerak, kostu energetikoak eta inflazioak baldintzatuta.

  • Gipuzkoako enpresen % 89k uste du negozio-zifra handitu edo mantenduko duela.
  • %85ak esportazio-zifrak handitzea edo berdintzea espero du.
  • % 23k uste du inbertsioa handituko duela eta % 61ak 2021eko inbertsio-mailari eutsiko diola.
  • Enpresen % 78k enplegua mantentzea eta % 14k handitzea aurreikusten du.
  • Kostuen bilakaerak eragin handia izan dezake enpresa-marjinetan.

 

Donostia/San Sebastián – 2022 otsailaren 1a

Gipuzkoako Bazkundeak 2022ko Koiuntura Ekonomikoko Txostena eta 2021eko laugarren hiruhilekoan Merkataritza Ganberek Europa mailan egindako Perspektiben Inkestaren emaitzak aurkeztu ditu.

Gipuzkoako enpresek baikortasunez ekingo diote 2022 urteari, aurreko urtean bezalako jarduera-maila baten alde eginez, edo aurreko urtean baino zertxobait handiagoa, COVID pandemian galdutako lurra berreskuratzeko prozesua berretsiz. Koiuntura Inkestari emandako erantzunetan, 10 enpresatik 9k Enpresek aurten salmenten zifrak hobetzea edo errepikatzea aurreikusten dute.

Sektoreka, txikizkako merkataritzak itxaropen apalagoak ditu, baina betiere dinamika positiboaren barruan, negozioen % 81ek salmentak errepikatzea edo handitzea espero baitute.

Enpresek kezka handia dute kostuen bilakaerarekin eta horiek marjinetan duten eraginarekin.

perspectivas econocmicas cifras de negocio

2021ean Gipuzkoako esportazioen historiako bigarren zifra altuena lortu ondoren, 2022an enpresen aurreikuspenak ere hazkundekoak dira, % 85ek iazko zifrak handitzea edo berdintzea espero baitu. Batez ere Europan oinarritutako esportazioekin, Ipar Amerika gure kontinentetik kanpo lehentasunezko helmuga izaten ari da.

 

Enplegurako aurreikuspen onak

Langabezia-tasa % 6,55ekoa izanik, enpresa-aurreikuspenen arabera, tasa hori are gehiago murriztuko da. 10 enpresatik 8k enpleguari Eustearen alde egiten dute, eta 6tik 1ek plantillak handituko dituela adierazten du. Txikizkako merkataritzak aurreikuspen kontserbadoreagoak ditu.

 

Inbertsioa hobetzea

Enpresa-inbertsioak gora egin dezake 2022. urtean; izan ere, 4 enpresatatik 1ek adierazten du haren bolumena handitu egingo dela 2021 urtearekin alderatuta, eta 10etik 6k uste dute maila berean mantenduko dela. Enpresak zuhur agertzen dira arlo honetan, eta ekonomiarako arrisku-faktoreek eragin nabarmenagoa izan dezakete eremu honetan ere.

 

2021ean nazioarteko ekonomia %5,9 hazi da

2021ean mundu mailako hazkundea % 5,9koa izan da, eta horrek 2020ko jaitsiera gainditzea ahalbidetzen du, % 3,1ekoa izan baitzen. Portaera ona izan da orokorrean, gorabidean dauden herrialdeetan % 6,5 eta herrialde garatuetan % 5,0 igo baita. Oraingo honetan hazkunde nabarmena gertatu da eurogunean, non gure esportazioetarako garrantzitsuak diren herrialdeek, hala nola Frantziak eta Italiak, % 6,0tik gora egin duten, nahiz eta Alemaniak, maila globalean gure bigarren bezeroak, % 3,0tik behera geratu zen hazkundea adierazi zuen. Espainiako ekonomiaren hazkundea % 5,0koa izan da Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, eta Eustaten arabera, berriz, BPGren hazkundea % 5,5ekoa izan da Euskadin. Gipuzkoako Bazkundearen arabera, Gipuzkoako hazkundea % 5,7koa izango da.

Asian, Indiak jarraipena eman die iaz lortutako emaitzei, % 9,0 errepikatzea espero baitu, eta deigarria da Txinan espero den hazkundearen moteltzea, % 4,8 apala baita.

Gure enpresak gai izan dira nazioarteko hazkunde hori aprobetxatzeko, eta esportazioak % 16,3 handitu dira aurreko urtearen aldean.

 

2022an hazkunde-maila ona aurreikusten da, arrisku-faktore batzuek baldintzatuta

2022rako hazkunde-zifra onak aurreikusten dira, baina aurreko urtean baino apalagoak. Herrialde batzuetan COVID krisiaren errebote-efektuak jarraitzen du oraindik. Espainia horren adibide argia da, Nazioarteko Diru Funtsak euroguneko hazkunderik handiena iragarri baitu, % 5,8rekin. Arlo horretan bertan, Alemania, Frantzia eta Italia bezalako herrialdeetan espero diren hazkundeak % 3tik gorakoak izan dira kasu guztietan.

Asian, Indiak jarraipena eman die iaz lortutako emaitzei, % 9,0 errepikatzea espero baitu, eta deigarria da Txinan espero den hazkundearen moteltzea, % 4,8 apala baita.

Estatu Batuetako aurreikuspena % 4koa da. Latinoamerikak hazkunde motela adierazten du zenbait herrialdetan, hala nola Brasilen, Mexikon eta Argentinan, baina beste herrialde batzuek, hala nola Peruk, Kolonbiak eta Ekuadorrek, aurreikuspen onak dituzte.

Aurreikuspen horiek betetzea mundu mailako ekonomiari eragiten dioten hainbat faktoreren portaerak baldintzatzen du.

  • Pandemiaren eta txertaketaren aurrerapenaren bilakaera mundu mailan.
  • Energiaren prezioak, kezka nagusia gaur egun.
  • Inflazioaren gorakada espero baino gehiago luzatzeko arriskua, kostuetan eta interes-tasen igoeretan duen eraginarekin.
  • Industriaren produktibitateari eta kontsumoari eragiten dieten hornidura-kateen normalizazioa.

perspectivas PIB

Gipuzkoako 2022ko BPGren aurreikuspena

Gipuzkoako Bazkundearen arabera, Gipuzkoako BPGk portaera ona izango du 2022an, % 4,5 eta % 6 arteko hazkundearekin, eta bere bilakaera aurretik aipatutako faktoreek baldintzatuko dute.

Elementu positibotzat hartuko da Europako Funtsen etorrera eta horiek jardueran eta inbertsioan duten eragina.

Kezka nagusia, kostu-igoerek enpresa-marjinetan duten eragina da.

Aurreikuspen horien aurrean, eta horiek bete ahal izateko, Gipuzkoako Ganberak beharrezkotzat jotzen du:

  • Gure enpresak nazioartekotzeko ahalegina indartzea, batez ere merkatuen dibertsifikazioaren eta Europakoak ez diren herrialdeetako hazkundearen alde.
  • Gure enpresen lehiakortasuna bultzatzen jarraitzea, digitalizazioaren alorrean arreta berezia jarriz.
  • Jasangarritasunean aurrera egitea, gero eta presenteagoa eta beharrezkoagoa baita.
  • Pertsonen prestakuntza bultzatzeko estrategiarekin jarraitzea, bai eta lehen aipatutako esparruetan dituzten trebetasunak garatzeko estrategiarekin ere.

Gipuzkoako Bazkundeak 2022an indartu egingo du gure enpresei alor horietan guztietan zerbitzua eta laguntza emateko estrategia.

 

Informazio gehiago:

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688884347

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com