• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Lanbidek laguntza-programa bat abiarazi du mikroenpresa eta autonomoentzat

Albisteak

Lanbidek laguntza-programa bat abiarazi du mikroenpresa eta autonomoentzat

  • Laguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa da, eta otsailaren 14tik aurrera eskatu ahal izango da.
  • Trantsizio ekologikoaren edo digitalaren arloan gutxienez 600 euroko inbertsioak egin dituzten enpresentzat.

 

lanbide ayudas 1080 1080 px 1

 

Trantsizio ekologikoan edo digitalean inbertsioak egin dituzten mikroenpresek edo autonomoek laguntza bat izango dute enpleguari eusteko. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 5.000 eurorekin laguntzen ditu mikroenpresek trantsizio ekologikoan edo digitalean gutxienez 600 euroko inbertsioak egiteko. Eskabidea aurkezteko epea datorren otsailaren 14an irekiko da eta 2023ko maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik.

10 langile baino gutxiagoko autonomoek eta mikroenpresek eskatu ahal izango dute laguntza, baldin eta EAEn gutxienez lantoki bat badute eta haien negozio-bolumena bi milioi eurotik gorakoa ez bada.

Laguntzak eskatzeko inbertsioak 2021eko urtarrilaren 1etik eskabidea aurkezten den egunera bitartean egin beharko dira. Inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa, diruz lagun daitezkeen bi lerroetako edozeinetan, 600 eurokoa da, BEZik gabe. Laguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da mikroenpresa edo autonomo enpresari indibidual onuradun bakoitzeko. Onuradunek behin bakarrik jaso ahal izango dute diru-laguntza, programaren bi inbertsio-lerroetako batengatik.

 

Trantsizio ekologikorako onartutako inbertsioak

Trantsizio ekologikorako inbertsioen kasuan, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak baino ez dira egingo. Energia ez-kutsatzaileak eta berriztagarriak instalatzea, energia aldetik eraginkorra den ekipamendua, klimatizazio-ekipo eraginkorrak, ingurumen-ziurtagiriak, ibilgailu elektrikoak edo hibrido entxufagarriak, ekonomia zirkularreko soluzioak edo biodibertsitatea leheneratzeko proiektuen ezarpena barne hartzen ditu.

 

Trantsizio digitalerako onartutako inbertsioak

Beste laguntza-lerroa trantsizio digitalari dagokio. Inbertsioa, kasu honetan, honako hauetan egin behar izan da: ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta softwarea, hari gabeko konektagarritasuna, merkaturatze-sistemak abian jartzeko edo hobetzeko digitalizazioan, garapenean eta ezarpenean aurrera egiteko soluzio teknologikoak ezartzea.

 

”Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintza eta mikroenpresak programa finantzatzeko laguntzak” izeneko programak, Mikroenpresei eta langile autonomoei enplegua mantentzen laguntzeko helburua dute, Euskal Autonomia Erkidegoan trantsizio ekologiko eta digitala egiten lagunduz. Laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabaki bidez onartu dira, eta Europar Batasuna-NextGenerationEUk finantzatuko ditu.

 

Kontaktua:

943502018

 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Informazio gehiago eta izapideak: https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/diru_laguntza/2022/colvu/

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com