• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak eta Iberiak enpresentzako abantailak eskaintzen dituen lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak eta Iberiak enpresentzako abantailak eskaintzen dituen lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Iberiak promozio-opari bat eskainiko die puntu gisa 2022ko abuztuaren 8a baino lehen On Business programan aktibatzen diren enpresei, honako baldintza hauen arabera:

Eskaintza baliozkoa izango da 2022ko abuztuaren 8ra arte. 1.000 puntuko hobaria emango da, gutxienez 2000 milia baino gehiagoko nazioarteko joan-etorriko hegaldi bat egiten bada, edo 2022ko maiatzaren 8tik abuztuaren 8ra bitartean etxeko joan-etorriko bi hegaldi egiten badira. Horrez gain, 2000 milia baino gehiagoko nazioarteko joan-etorriko bigarren hegaldi bat egiten bada, edo etxeko joan-etorriko bi hegaldi egiten badira, 2022ko azaroaren 7a baino lehen, enpresak beste 500 puntu jasoko ditu. Saria eskuratu ahal izateko, enpresak Iberiako On Businessen alta emanda egon beharko du, eta gutxienez joan-etorriko hegaldi bat edo Talde Iberiak, British Airwaysek eta American Airlinesek operatutako eta merkaturatutako bi ibilbide erosi eta egin beharko ditu.

1.500 puntu nahikoak dira programako 500 miliatik beherako hegaldia egiteko.

 

Kontsultatu On Business programaren abantailak eta baldintzak hemen.

Programan sartzeko, enpresek programan erregistratu beharko dute eta CAMACOGIPUZKOA sustapen-kodea erabili beharko dute ESTEKA honen bidez.

 

carrusel 840 x 549 px

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com