• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Euskadiko Merkataritza Ganberen osoko bilkurarako 2022ko hauteskundeak

Albisteak

Euskadiko Merkataritza Ganberen osoko bilkurarako 2022ko hauteskundeak

Osoko bilkurako kideak aukeratzeko botazioak urriaren 20an egingo dira.

Donositia, 2022ko irailaren 7a. Astelehenean, irailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordearen 2022ko abuztuaren 19ko Ebazpena argitaratu zen EHAAn. Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetako gobernu organoak berritzeko hauteskundeak deitu dira. Korporazio horietako osoko bilkuretako kideak aukeratzeko botazioak 2022ko urriaren 20an egingo dira.

Hauteskunde horietan parte hartzera deituak daude Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak, denak daudelako ordezkatuak Euskadiko Merkataritza Ganberetan. Enpresek osoko bilkurako kideak aukeratu ahalko dituzte, eta enpresak aukeratuak izan ahalko dira.

Osoko bilkura Merkataritza Ganberen gobernu eta ordezkaritza organo gorena da eta honako bokal-kopuru hauek osatzen dute: 

Ganbera

Kide kp.

A TALDEA

B TALDEA

C TALDEA

Sufragio aske, zuzen, berdin eta sekretuaren bidez.

Enpresa-erakundeek proposatuta 

Borondatezko ekarpenik handienaren bidez

Araba

36

24

5

7

Bilbao

60

40

8

12

Gipuzkoa

60

40

8

12

Taldeak 

Ganberen hautesle-erroldak, bere baitan atalka, taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu, lurralde bakoitzean sektore ezberdinek duten garrantzi ekonomikoa kontuan izanik.  

Arabako Ganbera 

Arabako Ganberak 28.257 hautesle ditu, hamar taldetan banatuak: 683 Energia eta Uraren, Energetikoak ez diren Produktu Mineralen eta Industria Kimikoaren taldekoak dira; 1.049 Metalen Industria-transformatzailearen eta Doitasunezko Mekanikaren taldekoak; 1.594 Beste Manufaktura-industria batzuen taldekoak; 3.984 Eraikuntzaren taldekoak; 1.378 Handizkako Merkataritzaren taldekoak; 4.737 Txikizkako Merkataritzaren taldekoak; 2.800 Elikadura, Ostatatze eta Konponketa zerbitzuen taldekoak; 1.921 Garraio eta Komunikazioen taldekoak; 2.853 Finantza erakundeen eta Aseguruen taldekoak; eta 8.058 Beste Zerbitzu batzuen taldekoak.  

Bilboko Ganbera 

Bilboko Ganberako hautesle-erroldak, bere baitan taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu. Ganberak 87.547 hautesle ditu, lau ataletan banatuak: 30.485 Merkataritza eta Ostalaritzaren atalekoak dira, 34.721 Zerbitzuen atalekoak, 22.118 Industriaren atalekoak, eta 223 Nabigazioaren atalekoak.

Gipuzkoako Bazkundea 

Gipuzkoako Bazkundea hautesle-erroldak, bere baitan taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu. Ganberak 73.801 hautesle ditu, bost ataletan banatuak: 4.961 Industria, Energia eta Beste jarduera batzuen atalekoak dira, 9.329 Eraikuntzaren atalekoak, 18.902 Merkataritza eta Ostalaritzaren taldekoak, 3.306 Nabigazio eta Garraioaren atalekoak, eta 37.303 Zerbitzuen atalekoak.

 

Gobernu Organoen eraketa 

Euskadiko Ganberetako osoko bilkura berriak eratzeko saioa Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak ezarriko duen datan egingo da, botazioak amaitu, emaitzak egiaztatu, aukeratu diren kideak izendatu eta kide horiek kargua eskuratu ondoren. Aipatu den bileran, osoko bilkurako kideek, Lehendakaria eta Batzorde Betearazleko karguak aukeratuko dituzte beraien artean.

Eratzeko osoko bilkura arazoaren 15ean egingo da.

HAUTESKUNDE EGUTEGIA  

5 de septiembre

Publicación convocatoria de elecciones.

7 – 20 de septiembre

Presentación de candidaturas.

7 de septiembre – 4 de octubre

Solicitud del voto por correo.

27 de septiembre

Fin de plazo de proclamación de candidaturas.

5 de octubre

Fin de plazo de remisión de la documentación de voto por correo.

19 de octubre (12:00 horas)

Fin de plazo para recepción por la Junta Electoral del voto por correo.

20 de octubre

Celebración de elecciones

15 de noviembre

Pleno constituyente y elección de Presidente y Comité Ejecutivo.

 

Para más información:

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688884347 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com