• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • BIHARTEANen bazkide diren hiru ganberek hiru lurraldeetako 83 enpresa bildu eta 210 B2B hitzordu antolatu dituzte mugaz gaindiko enpresa-topaketan, NAEN Euroeskualdearen Hitzarmen Estrategikoaren esparruan

Albisteak

BIHARTEANen bazkide diren hiru ganberek hiru lurraldeetako 83 enpresa bildu eta 210 B2B hitzordu antolatu dituzte mugaz gaindiko enpresa-topaketan, NAEN Euroeskualdearen Hitzarmen Estrategikoaren esparruan

2022ko irailaren 27an egindako mugaz gaindiko topaketa hiru ganberen eta programa finantzatzen duen NAEN euroeskualdearen arteko lankidetza estrategikoaren esparruan garatzen da.

Jardunaldiak Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako 83 enpresa bildu ditu, lau sektoretakoak: Industria – Nekazaritzako elikagaiak – Osasuna – Digitala.

Guztira, 210 hitzordu B2B programatuta daude negozioa bultzatzeko, mugaz gaindiko lankidetza eta hurbiltasunezko nazioartekotzea.

(Ficoba, 2022/09/27) – NAEN euroeskualdearekiko hitzarmen estrategikoaren esparruan, CCI Bayonne Pays Basque, Gipuzkoako Bazkundea eta Nafarroako Ganbera BIHARTEAN elkartuta, 2022ko irailaren 27an, 10: 00etatik 16: 00etara, mugaz gaindiko enpresa-topaketa bat egin dute FICOBAn – Irunen. 

Ekitaldi honek 3 lurraldeetako 83 enpresa bildu ditu, eta guztira 210 B2B hitzordu programatu dira, Networking espazioaren barruko truke informalak gehituta.

Bestalde, 50 enpresa inguruk parte hartu dute jardunaldian antolatutako gaikako tailer bakoitzean: 

  • Bata, merkataritza-agentearen estatutua, Gipuzkoako Merkataritza Agenteen Elkargoko lehendakariaren eta Pablo Basterrechea mugaz gaindiko merkataritza-agentearen txostenekin.
  • Bigarrena, mugaz haraindiko ezarpena helburu duena, Iparraldeko erakarpen-entitate den Basque Invest erakundearen Myl Mugan aholkularitzaren txostenarekin eta Iparraldeko Izarbel Parke Teknologikoan eta Donostiako Miramonen ezarpen bikoitza duen Inteligentzia artifizialean espezializatutako HUPI enpresaren testigantzarekin. 

Ekitaldi hau Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euorreskualdearekin egindako hitzarmen estrategikoaren esparruan antolatu da, eta hiru ganberaburuen lehendakaritza izan du: André Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakaria, Pedro Esnaola Gipuzkoako Bazkundeko presidentea eta Javier Taberna Nafarroako Merkataritza Ganberako presidentea.

 

Lankidetza historikoa NAEN Euroeskualdearen eta BIHARTEAN Mugaz Gaindiko Ganberaren artean  

2019tik, NAEN Euroeskualdeak programa finantzatzen du, BIHARTEAN Mugaz Gaindiko Ganberaren barruan bilduta dauden CCI Bayonne Pays Basque, Gipuzkoako Ganbera & Nafarroako Ganberak eramanda.

Programa honen helburua da inguruko hiru lurraldeetako enpresen eta zentro teknologikoen arteko lankidetza areagotzea eta hurbiltasunezko nazioartekotzea bultzatzea, Euskadi/Nafarroa & Akitania Berriaren eta alderantziz ETEei aholkuak emanez lehen urratsetan.

Hitzarmen estrategiko horren esparruan, ganberek, batez beste, 45 aholkularitza ematen dizkiete urtero ETEei, hainbat sektore ekonomiko eta tematikotatik etorriak: azpikontratistak, hornitzaileak, lankidetza-proiektuetarako bazkideak eta establezimendu berria Mugaren iparraldean edo hegoaldean ezartzea.

NAEN euroeskualdearekiko harremana historikoa da; izan ere, 2013an, Gipuzkoa eta Baiona Iparraldeko ganberek erreferentziazko dokumentu bat egin zuten, "Euroeskualdea zenbakitan" izenekoa, eta 2018an berreguneratu zen, Akitania Berriko eta Nafarroako lurralde berriek NAEN euroeskualdea osatu zutenean. 

 

Bihartean, mugaz gaindiko estrategia partekatua 

Hasieran 2010ean, CCI Bayonne Pays Basquek eta Gipuzkoako Bazkundeak BIHARTEAN sortu zuten, 2018an Nafarroako Ganbera osatu zuen mugaz gaindiko Ganbera. 

Hiru ganberek helburu bera dute: hiru lurraldeetako enpresen arteko lankidetza areagotzea eta mugaz haraindiko lankidetza, berrikuntza eta enplegu gune bat sortzea, lurralde bakoitzeko indarguneak eta talentua uztartuz. 

BIHARTEAN sortu zenetik, hiru lurraldeetako 1.250 enpresari eman die aholkularitza.

Posado a 8  

Vision encuentros topaketa

 

Para más información:

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688884347 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com