• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Merkataritza jasangarria,Retail Euskal Eskolaren II. Biltzarrean

Albisteak

Merkataritza jasangarria,Retail Euskal Eskolaren II. Biltzarrean

Topaketak "Merkataritza jasangarria = Etorkizuneko merkataritza" leloa izango du ardatz, iraunkortasunak euskal merkataritzaren eta hiri-ekonomiako negozioen lan ona sostengatu behar duela sinetsita.

Euskadiko retaila eta hiri-ekonomiako negozioak motibatzeko eta bultzatzeko helburuarekin, beren jarduerak berritu eta lehiakorragoak izan daitezen, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaketa Eusko GanberekRetail Euskal Eskolaren II. Biltzarra egingo dute datorren asteazkenean, urriak 5, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadoketa Eusko Ganberenlehendakari den Pedro Esnaolakhasiko dute, programa zabal bati hasiera emanez. Programa horretan, merkataritza iraunkorraren oinarri nagusiak azalduko dira, EAEko hiru tokiko saltokiren eta tokiko enpresa handi baten esperientzia arrakastatsuak.

Aurkezpenaren ondoren, Eusko Ganberako Rebeca Zornozak “Zer den saltegi jasangarria. Zer ekarpen du jasangarritasunak nire saltegiaren errentagarritasunean” gaia landuko du. Asier Aranbarrik, Lehendakaritzako Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntzako zuzendariakjarraituko du“2030eko Agendarako kontratu sozial berria: zer ekarpen egin dezakeen merkataritzak GJHetan”gaiaren inguruan.Bestalde, Mª José Sanz BC3 Basque Centre of Climate Changeko zuzendariak Merkataritza, “Merkataritza, jasangarritasuna eta neutraltasun klimatikoa”-ri buruz hitz egingo du.

Retailen Euskal Eskolaren II. Kongresuak tokiko enpresen praktika arduratsuen analisiarekin jarraituko du, “Jasangarritasuna zero hondakinaren ikuspegitik”Alejandro Martínez Berriochoa Eroski, S. Coop-eko Osasun eta Iraunkortasun zuzendariaren eskutik.

Jarraian, Euskadiko hiru saltokik hartuko dute hitza, “Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko enpresen jarduera arduratsuak”gaiari buruz aritzeko: Vitoria-Gasteizko Arlekin liburu-denda, Gorlizko Kattalin Arropa eta Donostiako Nomada.

Azkenik, solasaldi bat egingo da eta Retail Euskal Eskolaren II. Biltzarrari amaiera emango zaio.

 

Informazio gehiago:

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688884347 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com