Gipuzkoako Bazkundeak urteko bigarren seihilekorako prestakuntza eskaintza berritu du
Bigarren seihileko honetan 100 ikastaro baino gehiago eskaintzen dira aurrez aurre eta online.
Prestakuntza-eskaintza hainbat ikastaro, programa aurreratu, master eta graduondoko programa eta zerbitzu osagarri biltzen ditu.
2023an 4.000 pertsona inguruk parte hartuko dute prestakuntza-jardueretan.
Prestakuntza-eskaintza jardunean dauden langileei ez ezik, langabezian dauden pertsonei eta, bereziki, 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago.
Donostia – 2023ko irailaren 5a
Gipuzkoako Bazkundeak irailean jarriko du abian urteko azken lauhilekorako prestakuntza-eskaintza berria. Gipuzkoako enpresetako profesionalak eta zuzendariak trebatzeko zenbait ekintza programatzen ditu, haien lehiakortasuna sustatzeko.
Bigarren seihilekorako planteatutako prestakuntza enpresaren kudeaketa-arloetan dauden gaikuntza-beharrei erantzuteko diseinatuta dago. Aurrez aurreko formatuko eskaintza zabala, online formatuko prestakuntza-eskaintzarekin osatzen da, parte-hartzaileen arteko urrutiko komunikazioa eta haien arteko elkarreragina ahalbidetzen duen lankidetza-tresna baten bidez.
Katalogoak mintegi, tailer, ikastaro eta goi-mailako programa ugari biltzen ditu.
- 14 espezializazio-arlotako prestakuntza
- 3 master eta graduondokoak
- Langabeentzako prestakuntza espezifikoa, bai 30 urtetik beherako gazteentzat, bai 45 urtetik gorakoentzat
- Ekintzaileentzako trebakuntza eta laguntza
- Online prestakuntza
- Enpresentzako neurrirako prestakuntza
Eskaintza presentzialaren barruan, zuzendaritza-trebetasunen garapenean jartzen da arreta, eta MBA Executive eta Zuzendaritza Garapenerako programak nabarmentzen dira. Biak esperientzia duten eta beren garapen profesionala eguneratu eta bultzatu nahi duten profesionalei zuzenduta daude.
Enpresa-kudeaketako 90 ikastaro baino gehiago eskaintzen dira, besteak beste, kontseilarientzako tailerrak, zuzendaritza-erantzukizuna duten pertsonentzako eta erdi-mailako kargudunentzako prestakuntza espezializatua, bai eta esparru komertzialean, nazioartekoan, finantzaketan, fiskalitatean, etengabeko hobekuntzan, digitalizazioan, erosketetan, berdintasunean eta hizkuntzetan oso espezializatutako programak ere.
Jardunean dauden profesionalentzako eskaintzaz gain, langabeentzako prestakuntza-katalogo zabala berritu da.
Alde batetik, langabezian dauden 30 urtetik beherako gazteentzat online eskaintza zabala egiteko aukera izango dute, haien trebakuntza hobetzeko eta profil profesionala Gipuzkoako enpresen beharretara egokitzeko. Laneratzea errazteko, prestakuntza osatzeko, enpresetan praktikak egingo dira edo norberaren proiektu profesionala abian jartzeko laguntza emango da.
45 urtetik gorako langabeen kasuan, prestakuntza-eskaintzan eguneratze-ikastaro presentzialak sartzen dira, parte-hartzaileen esperientziaren eta aldez aurreko ezagutzen arabera diseinatuak, bai eta lanbide-profilentzako online prestakuntza ere, enplegu-aukerek laneratzea erraztu dezaketen eremuetan espezializatzea bilatzen dutenak.
Errenferenteak Gipuzkoan
2022an 3.150 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako prestakuntza-jardueretan. 2023rako zifra hori gainditzea espero da, 3.500 ikaslera iritxiz. Hori dela eta, Gipuzkoako Bazkundea lurraldea prestatzen duen erakunde nagusietako bat da, arautu gabeko prestakuntzaren modalitatearen barruan.
Erantsia: Gipuzkoako Bazkundearen Prestakuntza Katalogoa, 2023ko iraila-abendua
Informazio gehiago:
Jone Lacunza
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 310 / 688 884 347