• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak Turkiak Espainian duen enbaxadorearen bisita jaso du

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak Turkiak Espainian duen enbaxadorearen bisita jaso du

Donostia - 2023ko azaoraren 16a

Gipuzkoako Bazkundeak harrera egin dio gaur goizean Turkiak Espainian duen enbaxadore Nüket Küçükel Ezberci andreari. Berarekin izan ziren Yasemen Korukçu, Invest in Türkiye-ko Kontseilari Nagusia, Sava«Tarhan», Kontseilari Komertziala, Gizem Şen, Lehen Idazkaria eta Carmen Uriarte, Bilboko Türkiye-ko Ohorezko Kontsula.

Turkiako ordezkaritzak zehatz-mehatz azaldu ditu Turkiaren errealitate ekonomikoa, aurreikusitako inbertsio-proiektuak eta merkatu garrantzitsu horrek gure enpresentzat izango duen etorkizun hurbila.

Turkia gure esportazioen zati garrantzitsu bat da, hain zuzen ere, Gipuzkoarako 10. merkaturik garrantzitsuena izan da 2022an, 260 milioi euroko merkantzia esportatuekin. Herrialdeak hazkunde handia izan du azken bi hamarkadetan, per capita errenta % 100 baino gehiago hazi baita. Azken bi urte hauetan, Turkiaren egoera ekonomikoak mesede egin dio gure esportazioei, bikoiztu egin baitira 2 urteko epean. Horregatik, Gipuzkoako Bazkundeak interes handiz ikusten du herrialde turkiarraren eta gure enpresen arteko lankidetzarako aukera on hau. 

turquia1

 

Informazio gehiago:

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com