• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Azaroan SUBCONTEX Gipuzkoaren presentzia nabarmena feria industrialetan

Albisteak

Azaroan SUBCONTEX Gipuzkoaren presentzia nabarmena feria industrialetan

Donostia – 2023ko azaroaren 30a – Azaroa Portugalgo, Alemaniako, Frantziako eta Espainiako ferietan presentzia aktiboa izateagatik nabarmendu da Gipuzkoako gure enpresa azpikontratistentzat negozio-aukeren bila.

Hilaren hasieran, SUBCONTRATAÇAO ferian parte hartu dugu Batalhan (azaroak 2-4), Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Batalhan industria azpikontratista portugaldarrak, kalitatezko zerbitzu lehiakorra eskainiz, puntako enpresekin aurrera egin duela egiaztatu genuen. Aldi berean, moldearen industria tradizionalak bizi duen krisi- egoera sumatu genuen, automobilgintzaren sektoreko piezen murrizketaren eta egoeraren ondorioz.

Ferian dugun parte- hartzearen balorazioa positiboa da; izan ere, merkatu berri bat ezagutu dugu, tokiko lehia handiarekin. Hala ere, arlo jakin batzuetan aukerak ere aurkitu ditugu; eskaintza espezializatuak, eskaria du merkatu horretan.

Azaroaren 8, 9 eta 10ean Bad Salzuflen-en (Alemania), FMB ferian parte hartu dugu, makineria eta instalazioak eraikitzeko hornidura- industria osoari zuzendua: azpikontratazio industriala, automatizazioa, makineriaren osagarriak.

Bad Salzuflen Alemaniako ingeniaritza mekanikoko enpresa sendoenetako bat da. 323 erakusketarik parte hartu dute eta 4.294 profesionalen bisita izan du feriak.

Madrilen, hilaren 15 eta 16an MetalMadrid-en egon gara eta aurreko edizioetan bezala, bisitari ugari izan ditugu. 

Azaroaren 29 eta 30ean Frantzian izan gara, Business Industries Dijon ferian. Dijon, Borgoina eskualdean kokatua, urteetan zehar eboluzionatu duen ekonomia sendoagatik nabarmentzen da. Unibertsitateen eta ikerketa- zentroen presentziak talentua erakarri eta berrikuntza sustatu du, etengabe hazten ari den teknologia- eta ezagutza- sektorea sortuz.

Urtea amaitzeko, abenduaren 5etik 7ra, Global Automotive Components & Suppliers ferian parte hartuko dugu, Stuttgarten. Alemaniako automobilgintzaren gune garrantzitsu gisa ezagutzen da. Bertan izen handiko hainbat enpresa daude, besteak beste, Daimler AG/Mercedes eta Porsche. Mercedes eskualdeko enplegatzailerik handiena da eta Porsche bosgarrena. Informazio- stand bat izango dugu, eta hainbat fabrikazio- prozesutako piezen erakusketa- gune bat ere izango dugu, Euskadin ekoizten diren fabrikatuen adibide gisa.

SUBCONTEX 2024an ferietan parte hartzeko plangintza amaitzen ari da, feriek aukera komertzialak erakartzeko bide garrantzitsu gisa duten zeregina aitortuz.

 

FMB Gipuzkoa

 

Informazio gehiago:

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com