Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako Merkataritza-Enpresa Sarien 30. edizioko hautagaiak aurkezteko epea ireki du.
Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako Merkataritza-Enpresa Sarien 30. edizioko hautagaiak aurkezteko epea ireki du.
Kategoriak:
2024ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa
“Gipuzkoako Merkataritza Enpresa” sariak merkataritza-sektorean garrantzi berezia, eta gizarte gipuzkoarrarentzako eredugarria den modelo eta testigantza duen enpresa saritzen du. Aurkeztu zure hautagaitza (epemuga: apirilak 11ko 13:30ak arte).
Ingurumenarekiko Iraunkorra den Enpresa 2024
“Ingurumenarekiko Iraunkorra den Enpresa” Honako hauek sarituko ditu: energetikoki iraunkorragoa den negozio-eredu bat garatu duen empresa: argiztapen eraginkorragoa ezarri, eta/edo autokontsumoaren bidez energia berriztagarriak erabiltzea, eta/edo mugikortasun jasangarria ezarri izana, etab. Baita bezeroak sentsibilizatzea ere: energia berriztagarriak sustatzeko, eta/edo 0 kilometroko produktuak erosi eta saltzeko, eta/edo ekonomia zirkularra sustatzen duten ekintzak edo ingurumen-inpaktu txikiagoa eragiten laguntzen duten beste batzuk. Aurkeztu zure hautagaitza (epemuga: apirilak 11ko 13:30ak arte).
10 Bitxiak
Kategoria honetan sartzen dira Gipuzkoako hamar merkataritza-enpresak, herritarrek aukeratu dituztenak. Aurkeztu zure hautagaitza (epemuga: martxoak 29ko 13:30ak arte).
Gipuzkoako Merkataritza- Enpresa sarien 30. edizioa Gipuzkoako Bazkundeak antolatu du. Sariak emateko ekitaldia maiatzaren 24an egingo da, eta Eusko Jaurlaritza, Alzola, Kutxabank eta Ukabi- Wolters Kluwerren babesa izango du.
Para más información:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 308