Gipuzkoako Bazkundeak Kubako enpresa-ordezkaritza baten bisita jaso du
Donostia 2024ko maiatzaren 8a - Kubak Espainian duen Ekonomia eta Merkataritza Kontseilaria eta Kubako Merkataritza Ganbera buru dituen ordezkaritzan, 9 enpresak hartzen dute parte eta negozio-topaketak egingo dituzte Euskadiko hogei bat enpresarekin. Topaketarako, Gipuzkoako Bazkundeak, Basque Trade & Investment - Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren eta Kubako Euskal Enpresarien Elkartearen laguntza izan du.
Bisita honek jarraipena ematen dio Gipuzkoako Bazkundeak urtero egite duen lanari Habanako Nazioarteko Azokan (FIHA) euskal enpresen partaidetza taldekatua antolatuz. Azoka horrek Kuban presentzia komertziala duten 30 bat euskal enpresa ordezkatzen ditu.
Informazio gehiago:
Jone Lacunza
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 310 / 688 884 347
