• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Ganberaren Enplegu Azokak bere errekorra lortu du 200 lan eskaintza baino gehiagorekin

Albisteak

Gipuzkoako Ganberaren Enplegu Azokak bere errekorra lortu du 200 lan eskaintza baino gehiagorekin

  • Urriaren 29, 30 eta 31n egingo den Enplegu Azokaren zortzigarren edizioak, parte hartze errekorra izan du 66 enpresekin. Enpresa hauek lan aukera berri baten bila dabiltzan pertsonekin bilduko dira aurrez aurre.
  • Izena ematea beharrezkoa da web orriaren bidez. Bertan, egunero azokan egongo diren enpresen berri ematen da.

Donostia – 2024ko urriaren 23 - Datorren urriaren 29, 30 eta 31n egingo den Gipuzkoako Ganberaren Enplegu Azokak 200 lan-eskaintza baino gehiago eskainiko ditu, gaur egun lan-aukera berri baten bila dabiltzan pertsonentzat. Izena emateko epea zabalik dago, kontratazio beharrak dituzten Gipuzkoako enpresen eta lan bila dabiltzan pertsonen arteko topagune izango den ekitaldi honetarako. Goizez ospatuko da 9:30etatik 14:30etara.

Hiru egunetan zehar, 66 enpresak parte hartuko dute standekin, eta bertaratzen direnek aukera izango dute erakunde horietako hautaketa-arduradunekin harremanetan egoteko, eskuragarri dauden lan-eskaintzak ezagutzeko, curriculuma emateko eta elkarrizketak egiteko. Enplegu Azokak parte hartzen duten hainbat enpresa ezberdin izango ditu egunero, eta, beraz, interesa duten pertsonak egutegia kontsultatzera gonbidatzen ditugu, jardunaldi bakoitzaren aukera espezifikoak ezagutzeko.

Azoka honen zortzigarren edizioa da, eta denbora horretan parte hartzen duten enpresen kopurua eta aurkeztutako eskaintzak handitzea lortu da. Lehenengo urtean 21 enpresak hartu zuten parte, eta edizio honetan hirukoiztea lortu da. Ana Ugalde, Gipuzkoako Ganberako Ezagutzaren Kudeaketako zuzendariaren hitzetan “Azken urteetako esperientziari esker, kontratazioen ehunekoa handiagoa da eta kontratazioak azkarrago egiten dira ere. Azken bi edizioetako esperientziaren arabera, azokan izandako elkarrizketaren biharamunean zuzenean kontratuak itxi dira".

Lan-eskaintzak aurkezten dituzten enpresen tipologia askotarikoa da. Industria-sektoreko enpresa-erakundeak, banaketa handia, finantza-erakundeak, aseguru-erakundeak, ikastetxeak edo zerbitzu-enpresak, besteak beste.

Europako Gizarte Funtsak eta Lanbidek finantzatutako 2024ko Enplegu Azoka, aukera bikaina da lan bila dabiltzanentzat, lanpostuei buruzko informazioa lehen eskutik eskuratzeko eta langileak kontratatu nahi dituzten enpresekin harreman zuzena izateko aukera emango baitie.

Gipuzkoako Ganberak interesa duten pertsona guztiak bertaratzera animatzen ditu, lurraldeko lan merkatura hurbiltzeko aukera hau aprobetxatuz, lan eskaintza aktiboak ezagutzeko eta etorkizunean eman daitezkeen aukera profesional berriak aztertzeko.

Enpresa parte-hartzaileen zerrenda osoa eta lan eskaintzak Gipuzkoako Ganberaren webgunean kontsulta daitezke. 

Informazio praktikoa:  

  • Web-orria: www.camaragipuzkoa.com 
  • Helbidea: Gipuzkoako Ganbera, Tolosa hiribidea 75 (Ibaetako campusaren parean), Donostia
  • Telefonoa: +34 943 000 300 
  • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Informazio gehiago eta elkarrizketak: 

Jone Lacunza

943 000 310

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com