• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak merkataritza-sektorea bultzatzeko programak aurkeztu dizkiete Merkataritzako Bulego Teknikoei

Albisteak

Gipuzkoako Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak merkataritza-sektorea bultzatzeko programak aurkeztu dizkiete Merkataritzako Bulego Teknikoei

Gipuzkoako Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak bilera bat egin dute lurraldeko Merkataritza Bulego Teknikoekin, merkataritza-sektorea indartzeko eta modernizatzeko dauden programak aurkezteko. Topaketa honetan, erakundeak Eusko Jaurlaritzak bultzatuta kudeatzen dituen ekimenen berri eman da zehatz-mehatz: Berriz Enpresa, EusCommerce eta Retaileko Euskal Eskola.

Saioaren helburua izan da tokiko bulegoetako arduradun teknikoei programa horiei buruzko funtsezko informazioa ematea, lurraldeko merkatari eta ekintzaileen artean zabaltzeko.

Informazio saioan Amalur Anguiozar Gipuzkoako Ganberako Merkataritza eta Turismo zuzendariak, Izaskun Gómez Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak eta aurkeztutako programen kudeaketaz arduratzen diren Gipuzkoako Ganberako teknikariek parte hartu dute.

Ekimen honekin, bi erakundeek lurraldeko merkataritza sektorearen garapenarekin duten konpromisoa indartzen dute, digitalizazioaren, prestakuntzaren eta enpresa jarraipenaren aldeko apustua eginez, tokiko merkataritzaren etorkizunerako funtsezko zutabe gisa.

 

Gipuzkoan merkataritza modernizatzeko eta indartzeko programak

Berriz Enpresa: Gipuzkoan merkataritza negozioen jarraipena bermatzea du helburu, jarduera laga nahi duten pertsonen eta jarduera hori bere gain hartzeko interesa duten ekintzaileen arteko enpresa transmisioa erraztuz. Bitartekaritza- eta aholkularitza-zerbitzu baten bidez, Berriz Enpresak saltokiak ixtea saihesten eta tokiko enpresa-sarea berroneratzen laguntzen du.

EusCommerce: txikizkako merkataritzaren digitalizazioa bultzatzeko diseinatutako ekimena da. Programa horren bidez, merkataritza-establezimenduek aholkularitza espezializatua, prestakuntza eta tresna digitalak eskura ditzakete, online presentzia hobetzeko, salmentak indartzeko eta kontsumo-joera berrietara egokitzeko.

Retail Euskal Eskola: merkataritza-sektorea profesionalizatzera bideratutako prestakuntza-zentroa da. Merkatariei eta enpresariei zuzendutako hezkuntza-programak, tailerrak eta aholkularitza eskaintzen ditu, negozioen kudeaketan, bezeroarentzako arretan, berrikuntzan eta merkataritza-estrategian dituzten gaitasunak hobetzeko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com