• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • 100 enpresa erosle eta azpikontratista baino gehiago bilduko dira MeetINDen nazioarteko kontratuak ixteko

Albisteak

100 enpresa erosle eta azpikontratista baino gehiago bilduko dira MeetINDen nazioarteko kontratuak ixteko

  • Gipuzkoako Ganberak antolatutako Azpikontratazio Industrialaren Europako 16. Topaketa apirilaren 1ean eta 2an egingo da. 
  • 25 enpresa erosleak Frantzia, Alemania, Txekiar Errepublika, Belgika, Suitza eta Espainiatik datoz. 
  • 260 B2B bilera baino gehiago antolatu dira, eta 3 milioi eurotik gorako kontratazio-aukerak sortzea espero da. 

Donostia / San Sebastián - 2025ko martxoaren 27a. Gipuzkoako Ganberak antolatuta, 100 enpresa kontratista eta azpikontratista baino gehiago bilduko dira datorren astean 16. edizioa ospatuko duen Azpikontratazio Industrialaren Europako Topaketan (MeetIND). Jarduera honen helburua azpikontratazio industrialeko enpresentzat merkatu berrien identifikazioa bultzatzea da, lurraldeko enpresa industrialen % 27 baitira. Subcontex Gipuzkoa, Ganberako azpikontratazio industrialaren espezializazio arloak enpresen arteko topaketa horiek errazten ditu, nazioarteko kontratuak ixteko aukera ematen baitie.

Edizio honetan, guztira 6 herrialdetako 25 enpresa erosle elkartuko dira: Frantzia, Alemania, Txekiar Errepublika, Belgika, Suitza eta Espainia. Sektoreen aniztasunak erraztu egiten du konpainiek aukera komertzial gehiago eta bezero potentzial gehiago aurkitzea bisitatzen gaituztenen artean, eta, horri esker, parte hartzaile gisa inskribatutako enpresa azpikontratisten kopurua % 8 handitu da 2024ko edizioarekin alderatuta.

Aurtengo MeetIND ekitaldia bi jardunalditan garatuko da. Astearte honetan, apirilak 1, 100 enpresa baino gehiago, erosle eta azpikontratisten artean, bilduko dira Gipuzkoako Ganberaren egoitzan programatutako 260 bilera baino gehiagotan parte hartzeko, bakoitza 30 minutukoa. Eta, bestalde, apirilaren 2an, asteazkena, erosle potentzialek intereseko identifikatu dituzten enpresen ekoizpen instalazioak bisitatuko dituzte. Jarduera horren esparruan, lurraldeko enpresetara egindako 50 bisita inguru antolatzen dira, eskaeren kontratazioa errazteko eta Europako enpresa erosleari gure enpresa sarearen gaitasunak eta kalitatea ezagutzeko aukera emateko.

25 enpresa erosle eta 87 azpikontratista 

Topaketa horretan parte hartzen duten hainbat herrialdetako 25 erosleak 6 milioi eurotik 26.500 milioi eurora arteko fakturazioa izan dezaketen enpresak dira, eta sektore hauetakoak dira: ekipamendu-ondasunak (obra publikoko makineria, makina-erreminta), mediku-sanitarioa, aeronautikoa, uren tratamendua, petrokimikoa, elikagaien industria, industria kimikoa eta nuklearra, enbalajea, automobilgintza, energia eta trenbidea.

Azpikontratistei dagokienez, Gipuzkoako, Euskadiko eta Estatuko 87 enpresak parte hartzea aurreikusten da. Enpresa horiek espezializatuta daude piezak eta multzoak fabrikatzen, hala nola galdaketa, txirbil-harroketa bidezko eraldaketa, (forja, galdaragintza, mekanizazioa, estanpazioa, laser mozketa, hodi konformazioa, etab.), elektrizitatea eta elektronika, plastikoaren eraldaketa, kautxua, konpositeak eta fabrikazio gehigarria.

Azpikontratazio industrialeko enpresentzako zerbitzu espezializatuak 

MEETIND erosleen topaketaz eta Europako hainbat azokatan parte hartzeaz gain, Subcontex Gipuzkoa lanean ari da Gipuzkoako enpresek beren bezero zorroa handitu dezaten nazioarteko merkatuetan, merkataritza eta sustapen ekintzen bidez. Berrikuntza gisa, aurten merkatu nazionaleko merkataritza lana areagotu da, 4 azokatara joanda (Azpikontratazioa Bilbon, Madrid Industry Live, MetalMadrid eta MetalBarcelona). Era berean, negozio aukera berriak bilatzeko bi merkatu berri lantzen hasi dira: Maroko eta Mexiko.

SUBCONTEX GIPUZKOAren jarduera hau Gipuzkoako Gnberak Gipuzkoako enpresen merkataritza eta esportazio jarduera bultzatzeko garatzen duen jarduera da. Horrela, Gipuzkoaren eta jarduera gure lurraldean garatzen duten enpresen aurrerapen sozioekonomikoari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzen dio.

 Informazio gehiagorako:

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 34

BOLETIN 2025 46 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com