• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Ganberak 2025eko enpresa jardueraren egonkortasuna eta 2026ra begira konfiantza moderatua egiaztatu ditu koiunturari buruzko inkestan

Albisteak

Gipuzkoako Ganberak 2025eko enpresa jardueraren egonkortasuna eta 2026ra begira konfiantza moderatua egiaztatu ditu koiunturari buruzko inkestan

  • Zerbitzuek eta eraikuntzak portaera hobea dute; industrian, aldiz, koiuntura heterogeneoagoa da, egoera konplexuagoan dauden sektore batzuekin. 
  • Gipuzkoako Ganberak lehiakortasuna indartzeko, arau-esparru arinago baterantz aurrera egiteko eta merkatu berrietara irekitzea bultzatzen jarraitzeko deia egin du.

Donostia, 2025eko azaroaren 4a. Gipuzkoako Ganberak perspektiba ekonomikoei buruz lau hilean behin egiten duen inkestaren emaitzak aurkeztu ditu gaur. Industria, eraikuntza, zerbitzuak eta tokiko merkataritza sektoreetako 300 enpresa inguruk emandako erantzunetatik abiatuta egin da inkesta. Txostenak 2025eko bilakaera eta itxiera aurreikuspenak eta 2026rako aurreikuspenak aztertzen ditu, salmenten, esportazioen, enpleguaren, inbertsioaren eta enpresa konfiantzaren inguruan, bai eta jarduera ekonomikoa baldintzatzen duten faktore nagusiak ere.

Lurraldeko enpresek zalantzazko nazioarteko testuinguru batean jarduten dute. NDFren arabera, hazkunde globala % 3,1 inguruan mantenduko da 2026an. Garatzeko bidean dauden ekonomiak, bereziki Ekialde Ertainean eta Asia Erdialdean, % 3,8 haziko dira, eta ekonomia aurreratuek — Euroguneak eta Estatu Batuek, esaterako —, berriz, % 1,1eko eta % 2,1eko aurrerapen apalagoa izango dute, hurrenez hurren. Horrek, era berean, hobekuntza txiki bat dakar aurreko proiekzioekin alderatuta.

Agertoki horretan, inkestaren emaitzek erakusten dute enpresa gehienek ( % 42) aurreikusten dutela 2025a jarduera maila egonkorrarekin ixtea, eta jarduera haztea edo murriztea espero dutenen ehunekoak orekatuta daudela. 2026rako, aurreikuspenek hobekuntza moderatua aurreikusten dute: egonkortasuna da joera nagusia ( % 53), eta hazkunde itxaropenak uzkurdurakoak baino handiagoak dira.

 1cifra de negocio 

Datu positiboak salmentetan eta dibertsifikazioa esportazioetan 

Urteko lehen zortzi hilabeteetan, lurraldeko salmentak % 2.3 gehitu dira. Zerbitzuek izan dute hazkunderik handiena ( % 3,3), ondoren eraikuntzak ( % 1,7), eta industriaren erritmoa moteldu egin da ( % 1,6), egoera heterogeneoagoa delako (sektore batzuk egoera konplexuagoan daude).

Jarraibide hori mantendu egiten da kontsultatutako gainerako faktoreetan: esportazioa, enplegua eta inbertsioa.

2Empresas exportadoras

 Urteko lehen zortzi hilabeteetan, Gipuzkoako esportazioak % 2,4 hazi ziren, Asia eta Ozeaniako merkatuak bereziki bultzatuz, % 29,7 eta % 17,5eko hazkundeak izan baitzituzten, lurraldeko enpresen nazioarteko dibertsifikazioa islatuz.

 

Enpleguaren hobekuntza txikia

Enpleguaren arloan, urteko lehen bederatzi hilabeteetako balantzeak % 0,6ko hazkunde metatua islatzen du, lan-merkatuaren egonkortasuna sendotuz eta aurkeztutako inkestaren emaitzekin bat etorriz. Ildo horretan, nabarmendu behar da enpresek enpleguarekin duten konpromiso irmoa, izan ere, % 76k 2026an enpleguari eustea aurreikusten dute, % 15ek handitzea eta soilik % 9k murriztea.

3Emplego

Konfiantza eta egonkortasuna inbertsioetan 

4Inversion

Emaitzen arabera, enpresa-konfiantza sendotu egin da, eta konpainia gehienek datorren urtean inbertsio-bolumenari eustea erabaki dute.

Erronka iraunkorrak enpresentzat 

Jardueraren baldintzatzaile nagusien artean, lan kostuak, errentagarritasun marjina, eskariaren ahultasuna (bereziki industrian eta merkataritzan) eta langile kualifikatuen eskasia nabarmentzen dira, bereziki eraikuntzaren sektorean.

5Condicionantes

Erregulazio-kargak dira azken inkestekin alderatuta gehien hazten ari den faktore baldintzatzailea, eta enpresek gero eta kezka handiagoa erakusten dute errealitate horren inguruan.

Gipuzkoako Ganberak ohartarazi du gehiegizko burokraziak oztopo izaten jarraitzen duela enpresa-jarduerarako eta proiektu berriak abian jartzeko. Izapide konplexu eta geldoek kostuak handitzen dituzte eta lehiakortasuna murrizten dute, inbertsioak eta ekimenak arriskuan jarriz. Erakundeak oztopo horiek murrizteko beharra azpimarratu du, Gipuzkoan berrikuntza eta hazkunde jasangarria bultzatzeko.

Oro har, datorren urterako aurreikuspen ekonomikoak nahiko baikorrak dira, baina nazioarteko testuinguruak zuhurtzia eskatzen du. Europako merkatuaren ahuleziak, muga-zergen tentsioek eta Txinaren lehia gero eta handiagoak erronkak planteatzen dituzte, baina baita Gipuzkoako enpresak merkatu berrietara irekitzea eta berrikuntza bultzatzeko aukerak ere.

Lehiakortasuna eta merkatu berrietara irekitzea, ziurgabetasun globalari aurre egiteko zutabeak 

Agertoki horretan, Gipuzkoako Ganberak dei egiten du enpresen eta lurraldearen lehiakortasuna indartzeko, ekosistema arinago eta ez hain burokratiko baten alde eginez.

Gipuzkoako Ganberak lurraldeko enpresen sendotasunarekiko konfiantza eta talentua nabarmentzen ditu, erronka berriei arrakastaz aurre egiten jarraitzeko.

“Enpresak animatu nahi ditugu merkatuak dibertsifikatzeko lanean jarraitzera, batez ere Europar Batasunetik kanpokoetara, horietan emaitza oso itxaropentsuak lortzen ari baitira, hala nola Ekialde Ertainean, Indian, Mexikon eta Marokon”, adierazi du Mauricio Arregui Ganberako presidenteak.

Ganberak berretsi du enpresei hazten laguntzen jarraitzeko konpromisoa duela, lehiakortasuna sustatuz eta nazioarteko proiekzioa bultzatuz. Baterako lan honek Gipuzkoa lurralde ireki, berritzaile eta munduarekin konektatua sendotzen laguntzen du.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com