• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Ganberak 2026rako %2ko BPGaren hazkunde-aurreikuspena mantentzen du

Albisteak

Gipuzkoako Ganberak 2026rako %2ko BPGaren hazkunde-aurreikuspena mantentzen du

  • Enpresen %80k datozen hilabeteetan jarduera mantentzea edo handitzea aurreikusten du, nahiz eta industria-sektore batzuek dagoeneko eskariaren murrizketa nabaritzen hasi diren.
  • “Lehiakortasuna da Gipuzkoaren etorkizun ekonomikoa baldintzatuko duen faktore nagusia”, nabarmendu du Gipuzkoako Ganberako presidente Mauricio Arreguik.

Donostia – 2026ko ekainaren 23a -Gipuzkoako Ganberak 2026rako %2ko BPGaren hazkunde-aurreikuspena mantentzen du, lurraldeko enpresa-jarduerak bilakaera positiboa izaten jarraitzen duela egiaztatu ondoren. Enpleguaren eta inbertsioaren inguruko aurreikuspenak ere baikorrak dira, ziurgabetasun geopolitikoak eta merkataritza-tentsioek markatutako nazioarteko testuingurua gorabehera.

 

Enpresa perspektibari buruzko Inkestaren emaitzen arabera, enpresa gehienek datozen hilabeteetarako ikuspegi positiboa dute, nahiz eta sektoreen arteko aldeak gero eta handiagoak izan eta nazioarteko egoera ekonomikoarekiko konfiantza apaldu den..

 

Enpresa-jarduerak bilakaera ona izaten jarraitzen du

 

Captura de pantalla 2026 06 23 085007

 

Gipuzkoako enpresek datozen hamabi hilabeteetan hazkunde-erritmoari eustea aurreikusten dute. %80k jarduera mantendu edo handitzea espero du, eta %20k murrizketa aurreikusten du.

 

Hala ere, bilakaera ez da homogeneoa. Zerbitzuen sektoreak dinamismo handia erakusten jarraitzen duen bitartean, industria-sektore jakin batzuek jardueraren beherakada eta eskariaren ahultzea jasaten ari dira.

 

Emaitzen aurkezpenean, Javier Zubiak Gipuzkoako Ganberako zuzendari nagusiak adierazi du:

 

 “Gipuzkoako ekonomiak sendotasuna erakusten jarraitzen du nazioarteko testuinguru konplexu batean, nahiz eta sektoreen arteko bilakaera gero eta desorekatuagoa izan eta eskariaren bilakaerari arreta handiz jarraitu behar zaion”.

 

Enpleguak eta inbertsioak aurreikuspen positiboak mantentzen dituzte

 

Captura de pantalla 2026 06 23 084143

 

Enpleguari buruzko aurreikuspenak baikorrak izaten jarraitzen dute. Enpresen ia %90ek datozen hamabi hilabeteetan plantilla mantendu edo handitzea aurreikusten du, eta horrek enpresa-sarearen enpleguarekiko konpromiso sendoa islatzen du.

 

Inbertsioari dagokionez, jardueraren bilakaerarekin lerrokatuta jarraitzen du. Hamar enpresatik zortzik baino gehiagok inbertsioak mantendu edo handitzea aurreikusten dute, nahiz eta aurreko aldien aldean nolabaiteko moteltzea sumatzen den.

 

Ziurgabetasun geopolitikoak enpresen konfiantzan eragiten jarraitzen du

 

Captura de pantalla 2026 06 23 084227

 

Nazioarteko egoera ekonomikoarekiko konfiantza okertu egin da azken hilabeteetan. Enpresen ia erdiak uste du nazioarteko testuinguru ekonomikoak okerrera egin duela, eta pertzepzio hori bereziki nabarmena da industrian.

 

Ziurgabetasun ekonomiko eta geopolitikoa da oraindik ere enpresa-jardueraren baldintzatzaile nagusia (%66). Horren atzetik datoz lehengaien garestitzea (%51), eskariaren beherakada (%46) eta lan-kostuak (%46).

 

Lehiakortasuna, hazkundea sendotzeko gakoa

 

Mauricio Arregui presidenteak nabarmendu du inkestaren emaitzek mezu argi bat helarazten dutela: “Gipuzkoako ekonomiak indartsu jarraitzen du”.

 

Arreguiren hitzetan, gaur egungo emaitzak urteetan zehar inbertitu, berritu, teknologia txertatu eta gero eta zorrotzagoak diren merkatuetan lehiatzeko apustua egin duten enpresen lanaren ondorio dira.

 

“Lehiakortasuna da Gipuzkoaren etorkizun ekonomikoa baldintzatuko duen faktore nagusia”.

 

Ildo horretan, lehiakortasuna indartzea Gipuzkoaren lehentasunetako bat izaten jarraitu behar dela defendatu du.

 

“Berritzen eta produktibitatea hobetzen jarraitzeko gai diren enpresak behar ditugu. Inbertsioa eta enpresen hazkundea sustatuko dituen ingurunea ere behar dugu, baita
martxan dauden eraldaketa teknologiko, industrial eta antolakuntzazkoei aurre egiteko prestatutako pertsonak ere”.

 

Presidenteak amaitzeko gogorarazi du enpresek ez ezik lurraldeek ere lehiatzen dutela: inbertsioa, talentua eta proiektuak erakartzeko, eta eraldaketa ekonomiko eta teknologikoko testuinguru honetan sortzen diren aukerak baliatzeko.

 

Gipuzkoako Ganberatik berretsi egiten dugu enpresen eraldaketa-, hazkunde eta nazioartekotze prozesuetan laguntzen jarraitzeko dugun konpromisoa, lurraldearen lehiakortasuna indartzen laguntzeko.

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com