Prestakuntzarako jarduera guztiak
Online tailerra | SEOtik harago: ezagutu GEOa eta hobetu zure saltokiaren ikusgarritasuna adimen artifizialean
|
Data: Uztailak 28 Ordutegia: 13:30-16:00 Lekua: Online |
Bezeroek informazioa bilatzeko duten modua aldatzen ari da. Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dituzte adimen artifizialeko tresnak, hala nola ChatGPT, saltokiak ezagutzeko, produktuak alderatzeko edo gomendioak eskatzeko, eta, horregatik, beharrezkoa da ikusgarritasun digitaleko estrategia errealitate berri horretara egokitzea.
Online tailer honetan, GEO (Generative Engine Optimization) zer den eta SEOren lana nola osatu jakingo duzu, zure saltokiak adimen artifizialaren erantzunetan agertzeko aukera gehiago izan ditzan. Zure webguneko edukiak, sare sozialak eta Googleko Enpresa Profila sortzean zer alderdi hartu behar dituzun kontuan ikasiko duzu, bilaketa ingurune berrietan zure presentzia hobetzeko.
Aldaketei aurrea hartu eta zure saltokiaren presentzia digitala prestatu nahi baduzu AArekin egindako bilaketen aro berrirako, tailer hau zuretzat da.
Hizlaria
Mikel Markuleta
Estrategia digitalean aditua eta aholkularia
Informazioa
943 000 307
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

