
Gipuzkoar industriaren %27a ordezkatzen duten azpikontratazio enpresen salmentak bultzatzeko Gipuzkoako Bazkundeko espezializacion arloa da.
Gipuzkoako Bazkundeak promozio eta komertzial ekintzen bitartez, Gipuzkoako enpresek bere bezero-zorroa merkatu ezberdinetan zabaltzea lortu du.
Enpresa bakoitzaren nazioartekotza maila eta bere helburu komertzialen arabera, Gipuzkoako Bazkundeak zerbitzu ezberdinak diseinatu ditu enpresa bakoitzaren beharrei egokitua:
- Azpikontratazio nazio-poltsa: beren merkatu objektiboa tokikoa bada eta bertako ferietatik aukera komertzialak jaso eta eremu honetan beren burua ezagutarazi nahi duten enpresei zuzendua.
- Nazioarteko Azpikontratazio Poltsa: Nazioarteko merkatuetan sartu, nazioarteko ferietako aukerak jaso eta eremu honetan beren burua ezagutarazi nahi duten enpresei zuzendua.
- Subcontex Frantzia: Gipuzkoako Bazkundeak Frantziako merkatuan aurekezten duen Gipuzkoako eskaintza bateratuan parte-hartu nahi duten enpresei zuzendua.
- Subcontex Internacional: Gipuzkoako Bazkundeak Nazioarteko merkatuetan aurkezten duen Gipuzkoako eskaintza bateratuan parte-hartu nahi duten enpresei zuzendua.

Jarduera ibilbidea
Balizko bezeroen prospekzio lana
Nazioarteko merkatuetan egon daitezken ekoizpen aukeren identifikazioa. Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional zerbitzuen barne.
Nazioarteko ferietan aukera komertzialen identifikazioa
Gipuzkoako Bazkundeak urtero nazioarteko 10 ferietan hartzen du parte, Gipuzkoako Azpikontratazio eskeintza zabaltzeko asmoarekin eta eman daitezken aukera komertzialak identifikatzeko helburuarekin. Urtero 300 kontsulta baina gehiago lortzen ditugu. Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional zerbitzuen barne.
Azpikontratazio Poltsa
Enpresari promozio eta negozio aukerak ematen dizkio:
- Zure enpresearen fitxa teknikoa eta harremanetarako datuen argitaratzea www.subcontexgipuzkoa.com Azpikontratazio industrialerako espezifikoa den webgunean.
- Azpikontratazioko plan sektorialaren barne dauden ferietan (7 feria) jasotako negozio aukeren bidalketa.
- Azpikontratazio arloan egiten ditugun jarduerak eta azpikontratazioko enpresen intereserako diren informazio bidalketa.
Erosleen topaketak – MEETIND
Urtero antolatzen ditugu Gipuzkoako Bazkundeko egoitzan. Hamar edizioetan zehar, 250 enpresa erosle baino gehiagoen eskaera Gipuzkoara erakartzea lortu dugu eta 3.000 bilera baino gehiago antolatzea. Zerbitzu hau Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional-en barne dago
ISD-Industrial Subcontracting Days
Urte osoaren zehar, Gipuzkoan hornitzaileak zabaltzeaz interesaturik dauden nazioarteko erosleak gonbidatzen ditugu balizko hornitzaile berrien lantegiak bisitatzera. Zerbitzu hau Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional-en barne dago
GIPUZKOA INDUSTRIAL SUPPLY CHAIN katalogoa
Katalogo hau bixitatzen ditugun ferietan zabaltzen da eta honen bitartez giipuzkoar eskeintzaren difusioa egiten dugu. Zerbitzu hau Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional-en barne dago
Networking jardunaldiak
Lankidetza sustatzeko, hobekuntza arloak identifikatzeako eta merkatu eta sektore ezberdinen ezagupera garatzeko antolatzen ditugu. Zerbitzu hau Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional-en barne dago.
Parte-hartze taldekatua ferietan
Gipuzkoako Bazkundeak feria kopuru jakin bat aukeratu du non enpresei laguntzen dien beren parte-hartzea antolatzen eta hedatzen.
Helburua: inbertsioa maximizatzea, enpresa erakuskarieruntz bisitarien etorria sortuz.
- Taldekatutako parte-hartzeak feria hauetan antolatzen ditugu:
- Midest (Frantzia)
- Unire Feria (Irun)
- Hannover (Alemania)
- SIANE (Frantzia)
- Subcontratación’23 (Bilbo)
Katalogoen erakusketa ferietan
Nazioarteko ferietan enpresen ordezkaritza katalogoen erakusketaren bitartez egiten dugu. Zerbitzu hau Subcontex Internacional-en barne dago
EGIN ZAITEZ BAZKIDE!
Informazio gehiago eskatu

IBE eta SENDOTZE PROGRAMAK
Euskal Ganberen arteko elkarlanean eta Euskadiko Nazioartekotze Agentziarekin batera ETEen nazioartekotzean laguntzeko bi programa diseinatu ditugu. Programa hauek nazioartekotzean hastapenean edo sendotze fasean dauden enpresei zuzenduta dago eta hauen helburua kanpo merkatuetan bere lehiakortasuna hobetzen laguntzea da.
IBE Programa (Oinarri esportatzailearen gehitzea)
Esportazio gutxi egiten dituzten edo esportatzaileak ez diren enpresei bere esportazio potentzialaren analisia egitea ahalbidetzen du, oinarrizko nazioarteko estrategia finkatuz eta merkatu zehatz baten inguruan ekintza plan xume bat eratuz. Lan hau bi fasetan gauzatzen da:
- Nazioartekotzerako potentzialaren diagnosia
Esportazio ahalmen potentzialaren azterketa bat egiten da, aurretiko balorazio bat egin eta kanpo merkatuetan arrakastaz jarduteko zein alderdi indartu behar diren identifikatuz.
- Hastapenaren ibilbidea eta tutorizazioa
Nazioarteko oinarrizko estrategia finkatzen da 1-2 kanpo merkatu zehatzetara bideratuta. Ondoren, nazioartekotzean aurrera egiteko Ibilbide-orri bat lantzen da. Enpresaren beharren arabera, berariazko informazioa eskaintzen zaio enpresa bakoitzari, izan merkatu edo sektoreei buruzko informazioa, informazio iturriak, etab.
Nazioartekotzearen sendotze programa
Helburua enpresa esportatzaileei bere nazioarteko jarduera sendotzen laguntzea da. Horretarako, merkatu egokiena finkatzen laguntzen zaio (aurretik finkatuta ez balu), enpresaren nazioarteko estrategia berrikusten da, merkatuaren sektorekako informazioa eskuratzen da eta ekintza plan bat adosten da guztia aurrera eramateko.
Informazio gehiago:
Ainara Aldarondo 943 000 294 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


PROFEX egitarauaren helburua euskal enpresen internazionalizazioa areagotzea da, bi eratan: enpresan esportazio saila eratzen sustatuz esportazioaldi partzialeko eragile baten bidez eta nazioarteko aitzinasmo komertziala burutzen lagunduz.
Nori zuzenduta dago? Helburuko merkatua dibertsifikatu nahi duten eta nazioartekotze-sailetan indargarri bat behar duten ETEak, edo nazioartekotzen hasteko barne-gaitasunik eta giza baliabiderik ez duten enpresak.
Programaren operatiba:
- PROFEXek enpresa parte-hartzaile bakoitzaren esku jartzen du Esportazioaldi Partzialeko Eragilea.
- Esportazio Eragileak Euskal Ganberek hautatu eta trebatzen dituzte.
- Nazioarteko aitzinasmo komertziala jarraituko da, egitasmoaren lehen hilabetetan landutakoa Ganberen laguntza teknikoaz.
- Egitasmoan zehar, Ganberek aribideko internazionalizazio prozesuen ikuskapena eta aholkularitza lanak egingo dituzte.
- Egitasmoaren iraupena 18 hilekoa da.
- Esportazioaldi partzialeko eragilearen ezaugarriak
- Hiru enpresen talde bakoitzeko teknikari bat.
- Elkarrekiko lehiakideak ez direnak.
- Elkarrekiko lehiakideak ez direnak.
- Ahal bada sinergiak dituztenak: ekoizkin osagarriak/sektore-merkatu berberei zuzendua.
- Esportazioaldi partzialeko eragilearen zereginak
- Enpresa bakoitzari eta Ganberari aldizka beren jarduerak eman.
- Aitzinasmo komertziala bete.
- Jarduera kodea.
- Konfidentzialtasun hitzematea.
- Gipuzkoako Ganberaraen zereginak
- Egitasmoaren kudeaketa eraginkorra.
- Enpresa parte-hartzaileen hautaketa eta taldeen prestakuntza.
- Espaortazio Eragileen hautaketa, talde/enpresen prestakuntza eta izendapena beren ezaugarrien arabera.
- Laguntza ematea Nazioarteko Aitzinasmo Komertzialaren burutzapenean.
- Laguntza ematea enpresa eta eragileei egitasmoan zehar.
- Egitarauaren ebaluazioa eta jarraipena.
- Konfidentzialtasun hitzematea.
- Enpresaren zereginak
- Izendatutako Esportazio Eragilea sustatu.
- Teknikariari nahikoa baliabide eman bere zereginak ongi burutzeko.
- Teknikariari adostutako soldata eman, hilabetero.
- Aitzinasmo komertziala bete.
- Teknikariaren merkataritza ekintzen ondorioz eratorritako joan-etorrien gastuak ordaindu.
- 18 hilabeteko iraunkortasun hitzematea.
- Dagokion merkataritza-kontratuaren sinaketa teknikariarekin.
- Jarraipen eta ebaluazio bilerak Ganberekin.
Programaren kostua:
- Enpresarentzako hasierako kostua: 1.000 €/hileko
- BTIk 405 €/hileko ematen dizkie enpresei Ganberen bidez
- Enpresarentzako kostu garbia: 600 €/hileko
Bultzatu zure nazioarteko estrategia digitala – PROFEX DIGITAL
Programa honek nazioarteko presentzia areagotzeko aukera eskaintzen die enpresei, tresna digitalak erabiliz, lanaldi partzialeko sustatzaile baten laguntzarekin.
Halaber, enpresek Euskal Ganberen laguntza eta babesa izango dute Marketin Digitaleko plan bat definitzeko.
Nori zuzenduta dago? Nazioartekotzean aurrera egiteko baliabiderik ez duten ETEak, nazioarteko bezeroengana iristeko presentzia digitala handitu nahi dutenak, eremu digitalean beren presentzia dinamitzaten duen profesional bat partekatuz.
Programaren operatiba:
- PROFEXek Lanaldi Partzialeko profesional bat jartzen du enpresa parte-hartzaile bakoitzaren eskura, hiru/lau enpresatako taldeentzat aldi berean lan egiten duena.
- Euskal Ganberek hautatzen eta prestatzen dituzte profesionalak.
- Marketin digitaleko plan bati jarraituko zaio.
- Proiektuak irauten duen bitartean, ganberek abian den nazioartekotze-prozesua gainbegiratuko eta aholkatuko dute.
- Proiektuak 9 hilabete iraungo du.
Parte hartzen duen enpresaren konpromisoa:
- Izendatutako profesionalari laguntzea, bere eginkizunak ondo betetzeko behar dituen baliabideak emanez
- Atxikitze-kontratua eta dagokion merkataritza-kontratua sinatzea profesionalarekin
- Profesionalari finkatutako ordainsaria hilero ordaintzea
- Marketin digitaleko planaren jarraipena egitea
- 9 hilabete irauteko konpromisoa
- Aldizkako jarraipen- eta ebaluazio-bilerak Ganberarekin
Programaren kostua:
- Enpresarentzako hasierako kostua: 1.000 €/hileko
- BTIk 405 €/hileko ematen dizkie enpresei Ganberen bidez
- Enpresarentzako kostu garbia: 600 €/hileko
Informazioa
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 298


