Eta Black Friday gehien behar dutenei laguntzeko aukera bihurtzen badugu?

Ibai-Artean argi daukagu, Black Arrasate du izena eta jardunaldi hau benetan garrantzitsua denari buruz hausnartzeko, kontsumo arduratsua eta tokikoa sustatzeko eta gehien behar dutenei laguntzeko da.

BF cuadradoHARREMAN GKE eta HARREMAN DENDArekin lankidetzan, azaroaren 27tik aurrera Ibai-Arteko dendaren batean erosketa bat egiten duten guztiek, izakinak agortu arte, opari bat jasoko dute, ekintza solidario baten parte egingo dituena, gogoeta egitera gonbidatuko dituena eta, aldi berean, gehien behar dutenei lagunduko diegu.

Eta norbaitek deskontuekin erosi nahi badu, zuzaraguretxertoa.eus webgunean ere sartu ahal izango da, balio erantsia duten kupoiak erosi eta, horrela, herriko merkataritzari lagunduz.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. 

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.

KONTAKTUA: Jon Apraiz/630149252

1ac7da1b 7869 414f 980b d117e64ed2a72490dab6 264c 4035 9e23 d37cc6ad9c99

Euskaraldia Arrasaten

Ibai-Artek bat egiten du Euskaraldia 2020 ekimenarekin eta azaroaren 13tik aurrera lehiaketa berri bat jarriko du martxan, parte har ezazu!

Azaroaren 13tik, Ibai-Arteko saltokietako erakusleihoetan Euskaraldiko logotipoak ikusiko dituzue jarrita eta egun bakoitzean, abenduaren 3ra bitartean, erakusleiho hauetan dragoia ere aurki ditzakezue. Logotipoa eta dragoia, biak, ikusten dituzuen erakusleihoei atera argazkia eta bidali 688734149 zenbakira whatsappez. Argazki gehien bidaltzen dituzten hiru parte-hartzaileek 100 euro jasoko dituzte Ibai-Arteko erosketa bonoetan eta beste 100euro zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.

Beraz, Euskaraldian euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan eta adi ibili! Kuxkuxeatu gure erakusleihoak, sorpresa atseginak aurkituko dituzu eta primeran pasatzeaz gain lau sarietako bat zurea izan daiteke! Animo eta parte hartu!

Euskaraldia, gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!! Nik Arrasaten!!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. 

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira

kartela arrasate

Bi-tartean gabonetako bonoa

Azaroaren 30etik aurrera, Urretxu-Zumarragako Bi-tartean elkarteak 900 erosketa bono jarriko ditu salgai.

40 euro ordainduta, 10 eurotako 5 bono jasoko dituzte bonoa eskuratzen duten bezeroek. Esan bezala kanpaina azaroaren 30ean hasiko da, eta bonoak urtarrilaren 5arte gastatu ahalko dira.

Bonoa erosteko BI-tartean elkateak duen bulegotik pasa beharko dira bezeroak astelehenetik ostiralera eta NAN bakoitzeko bono bat eskuratuko dute. Pertsona bat ezingo da NAN bat baina gehiagorekin etorri.

bi tartean

Ibai-Arte Arrasateko ostalaritzarekin bat

Ibai-Artetik desiratzen gaude gure tabernek ateak berriz irekitzeko unea iristea, faltan botatzen zaituztegu, eta laster berriro elkar ikustea espero dugu.

Betidanik tabernak gure kultura direlako, merkataritza eta ostalaritza herria garelako, orain inoiz baino gehiago, babestu Arrasateko ostalaritza!, herrian kontsumitu! Nik Arrasate!

#ArrasatekoOstalaritzaBabesten #ArrasatekoMerkataritzaTxikiaBabesten #NikArrasaten #IbaiArte

zaindu zaitez

 

Mercado navideño Donostia-San Sebastián ONLINE

gabonetako azoka

Desde San Sebastián Shops os informamos que se ha abierto el plazo para inscribirse al Mercado de Navidad Online, organizado desde Fomento de San Sebastián.

Si eres un establecimiento de regalos, alimentación o decoración navideños, tus clientes obtendrán un 30% de descuento que Fomento de San Sebastián asumirá (a partir de 20€  de compra y hasta 100 €) así como el envío gratis dentro de nuestra ciudad.

Inscríbete con un máximo de 6-8 productos estrella de tu oferta.

Fecha inscripción:  antes del 9 de diciembre.
Selección por orden de llegada. Plazas limitadas.

Fechas del mercado:  18/12 - 05/01

www.donostiagabonetakoazoka.eus

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com