Euskadi Bono Comercio/Euskadi Bono Denda 2024rako atxikimenduak hasten dira!
Euskadi Bono Comercio/Euskadi Bono Denda 2024rako atxikimenduak hasten dira!

2024ko urriaren 23an, "Euskadi bono-comercio/Euskadi bono-denda" programa onartzen duen 2024ko urriaren 15eko Agindua argitaratu zen EHAAn.
Zein establezimenduk har dezakete parte?
Euskal Autonomia Erkidegoan hiriko merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduak, baldin eta autonomoak, mikroenpresak edo enpresa txikiak badira, eta aginduan jasotako JEZetako bati alta emanda badaude. Kontsultatu hemen.
Nola parte hartu?
Parte hartu nahi baduzu, www.euskadibonodenda.eus orrira joan, "Gipuzkoa" atalean sakatu, eta gero, "Establezimenduetarako sarbidean" (“Establezimenduetarako sarbidean” botoia aktibo egongo da urriaren 24an, goizeko 9:00etatik aurrera), inprimakia bete, eta erantsi honako dokumentazio hau:
- Identifikazio fiskaleko zenbakia (NAN, autonomoen kasuan, eta IFK, sozietateen kasuan).
- Establezimenduaren argazkia, horizontalean.
- Banku-titulartasunaren ziurtagiria.
- EJZren ziurtagiri historikoa (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga). Hau izango da baliozko ziurtagiri bakarra.
Zalantzak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.; Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Telefonoak: 946 856 310; 943 000 307
Zein da izena emateko epea?
Epea, bihar, urriaren 24an, goizeko 9:00etan irekiko da eta, 2024ko urriaren 30ean itxiko da, 23:59ean.
Izen-ematearen egiaztagiria jasoko dut?
Erregistratzen zarenean, alta berresteko mezu bat jasoko duzu. Mezu honek, zure atxikitze-eskaera behar bezala erregistratu dela baino ez du frogatuko. Kontuan izan spam karpeta errebisatzea.
Zer gertatu litzateke dokumenturen bat gaizki badut?
Azaroaren 12a baino lehen, dokumenturen bat zuzendu behar baduzu, beste mezu bat jasoko duzu, eta bertan adieraziko dizugu zer zuzendu behar duzun eta nola egin behar duzun. Kontuan izan spam karpeta errebisatzea.
Noiz jasoko dut Euskadi Bono-Denda 2024-ko kanpainan parte hartuko dudala dioen baieztapena?
Azaroaren 13a baino lehen, baieztapen mezu bat jasoko duzu sarbiderako pasahitz berriarekin, trukerako zuzeneko estekarekin eta jarraibide orokorrekin (urriaren 31tik azaroaren 13ra, establezimendu parte-hartzaileak egiaztatzeko eta baliozkotzeko epea izango da).
Noiz hasiko dira bezeroak bonoak trukatzen?
2024ko azaroaren 15etik abenduaren 5era, Euskadin bizi diren 16 urtetik gorako pertsonek trukatu ahal izango dituzte bonuak, gehienez 3 bonu pertsona bakoitzeko. 10 euroko deskontu-bonua, 30 euro edo gehiagoko erosketan aplikatu ahal izango dena.
Informazio gehiago:
943 000 307
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
