70 enpresak baino gehiagok parte hartu dute Silver Economy eta Osasunaren sektoreko mugaz gaindiko enpresa-topaketan
Donostia, 2025eko azaroaren 26a. Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako 75 enpresak baino gehiagok parte hartu dute gaur goizean mugaz gaindiko topaketa batean, Silver Economy eta Osasunaren sektoreari zuzenduta. Ekimen hau NAEN euroeskualdearen eta BIHARTEAN Mugaz Gaindiko Ganberan bildutako CCI Bayonne Pays Basque, Gipuzkoa eta Nafarroako ganberen esparru-hitzarmenaren parte da.
Jardunaldia Leyre Azcona Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeko jarduneko zuzendariaren ongietorriarekin hasi da, Marie Heguy Urainekin batera.
Jarraian, Silver Economyko sektoreak Euroeskualdean dinamizatzen ari diren hainbat ekimen aurkeztu dira. Hizlariak izan dira Rakel San Sebastián, ANDINBERRI Fundazioko zuzendaria; Beatriz Andión Pérez, VIDAAS zentroko berrikuntza-proiektuen kudeaketan aditua; eta Mikel Beristain, Institut Européen de Management de la Santé erakundeko lehendakari exekutiboa.
