PTGaraia eta Gipuzkoako Ganberak lankidetza-hitzarmena sinatu dute prestakuntzaren bidez enpresen lehiakortasuna sustatzeko
Donostia-San Sebastián, 2026eko maiatzeren 21a. Parque Tecnológico GARAIAk eta Gipuzkoako Ganberak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horren baitan, Gipuzkoako Ganbera PTGaraia ekosistemara gehituko da, bi erakundeen arteko lankidetza indartuz eta lurraldeko enpresa-ekosistemako enpresei eta ekintzaileei kalitatezko prestakuntza-proposamen berriak eskaintzea ahalbidetuz.
Akordioaren sinadurak beste urrats bat suposatzen du bi erakundeek partekatzen duten konpromisoan: Gipuzkoako Ganberaren jarduera-esparrua lurralde osora zabaltzea eta enpresa-garapena zein lehiakortasuna sustatzea, kudeaketa komertzialeko eta finantzako prestakuntza-ekimenen bidez, Gipuzkoako ehun ekonomikoari balioa emanez.
Aliantza honen bidez, bi erakundeek elkarlanerako konpromisoa indartzen dute, baita gero eta lehiakorragoa eta aldakorragoa den ingurune baten aurrean enpresa-ingurunea sustatzeko apustua ere.
