Kimetz, egokitzapen, bilakaera eta kudeaketa bikainaren adibide den Tolosako merkataritza enpresa da 2023ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria
Gipuzkoako Bazkundeak Tolosako Kimetz Gipuzkoako 2023ko Merkataritza Enpresa gisa saritu du, etorkizuna duen txikizkako merkataritzaren adibide gisa, tokiarekiko duen konpromisoagatik eta bere negozio-eredua merkatuko eskakizun berrietara egokitzeagatik.
"10 bitxiak" kategoriaren barruan, Lurraldeko hamar merkataritza-enpresa nabarmenenak saritu dira, herritarrek boto elektronikoaren bidez aukerratuak.
Errenteriako Hache Boutique enpresa komertzialak sari berezia jaso du eus-COMMERCE programan egindako lanagatik eta digitalizazioaren arloan izan duen bilakaeragatik.
Osina Ekoguneak 2023ko Ingurumenarekiko Iraunkorra den Merkataritza Enpresa saria jaso du, bere prozesuetan ezartzen dituen energia- eta ingurumen-kudeaketako politikengatik eta bezeroekin garatzen dituen sentsibilizazio-ekintzengatik.
Mauricio Arregui, Gipuzkoako Bazkundeko presidentearen hitzetan, kontsumitzailearen beharrei erantzuteko egokitzen eta eboluzionatzen diren merkataritza-enpresak etorkizuna duten negozioak dira, eta gaur egun saria jaso duten saltokiak horren erakusle dira.
