• Hasiera
  • La cámara
  • GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA, ZERBITZU ETA NABIGAZIO GANBERA OFIZIALAREN OSOKO BILKURA BERRITZEKO PROZESUA 2025-2027

GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA, ZERBITZU ETA NABIGAZIO GANBERA OFIZIALAREN OSOKO BILKURA BERRITZEKO PROZESUA 2025-2027

 

Merkataritza Ganberak Zuzenbide Publikoko Korporazioak dira, nortasun juridikoa eta beren helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa dituztenak. Administrazio publikoen kontsulta-organo gisa eratuta daude, lortu nahi dituzten interes pribatuen kaltetan izan gabe, eta beren xedea da Merkataritzaren, Industriaren, Zerbitzuen eta Nabigazioaren interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea, bai eta enpresei zerbitzuak eskaintzea ere. Haien egitura eta funtzionamendua demokratikoak dira.

Gipuzkoako Ganberaren hautesle-erroldaren parte dira, eta, beraz, hautesle eta hautagai izateko eskubideak baliatzeko ahalmena dute, Gipuzkoako lurraldean establezimendu, ordezkaritza edo agentziak dituzten eta merkataritza-, industria-, zerbitzu- edo nabigazio-jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridiko nazionalek zein atzerritarrek.

2026ko irailaren 9an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da 2026ko irailaren 1eko Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialetako Gobernu Organoak berritzeko hauteskundeetarako deialdia egiten duena. Horrenbestez, irekita dago Ganbera horietako Gobernu Organoetako kide izateko hautagaitzak aurkezteko epea.

C Taldeko —borondatezko ekarpen handiena egiten duten enpresen— enpresen errolda Gipuzkoako Ganberaren egoitzan dago ikusgai, kontsultatu ahal izateko.

Errolda hori kontsultatu nahi duten enpresek Gipuzkoako Ganberaren egoitzara jo beharko dute, aurrez aurre. Egoitza Tolosa hiribidean, 75ean, Donostian dago, jendaurreko arreta-ordutegiaren barruan.

 

INTERESAKO INFORMAZIOA

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com