Albisteak

Gipuzkoako enpresak Espainiaren parte-hartzearen buru dira GLOBAL INDUSTRIEn, Frantziako ekitaldi industrial handienean

  • Gipuzkoako Bazkundeak azpikontratazio industrialeko enpresen partaidetza bateratua antolatu du GLOBAL INDUSTRIE 2022 azokan, Parisen, maiatzaren 17tik 20ra.
  • Global Industrie Frantziako ekitaldi industrial handiena da, 2300 erakusketari eta industriaren baliokate osoa ordezkatzen duten 15 sektorerekin.
  • Azoka honetan baieztatu ahal izango da ea Europako industria-erosle handiek Europako azpikontratazio-industriari begiratzen dioten beren hornidura-kateetarako segurtasun bila.
  • Edizio honetan, galdaketan, forjaketan, mekanizazioan, transformazio metalikoan, plastikoetan, kautxuan eta elektronikan espezializatutako 40 enpresak hartuko dute parte; horietatik % 45 euskal enpresak dira, eta % 30, berriz, Gipuzkoako enpresak.

Errusia eta Ukrainarekin diharduten Gipuzkoako enpresei arreta emateko zerbitzua abian da

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ganberak bi herrialdeekiko merkataritza harremanei buruzko galderak eta zalantzak erantzungo dituzte

Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak enpresei zuzendutako zerbitzu bat jarri dute martxan, Errusiarekin eta Ukrainarekin duten eragiketekin zerikusia duen guztiari buruzko kontsultei erantzuteko. Bi herrialdeetako egungo egoerak zailtasun operatiboak sortzen dizkie bezeroak eta eskariak dituzten lurraldeko konpainiei.

Gipuzkoako Bazkundeak Lacor-Ibili Taldea "Gipuzkoako Enpresa" izendatu du 2022an

  • Grupo Lacor-Ibili 2022ko "Gipuzkoako enpresa" izendatu du Gipuzkoako Bazkundeak.
  • "Enpresa nazioartekotzea" saria Fagor Electronicari eman diote, "ETE Enpresa industriala" Dinuyrentzat izan da, "Zerbitzu enpresa" Suministros Industriales GAME SArentzat eta "Berrikuntza Enpresa" saria BioTech Foodsentzat da.
  • Saritutako 5 enpresak, kooperatiba bat, bi familia-enpresa, hornidura industrialen bat eta oinarri teknologikoko enpresa bat, lurraldeko enpresa-sarearen ordezkaritza bikaina dira.
  • Sariak emateko ekitaldia, BANCO SABADELLek babestua, Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan ospatu da, eta bertan izan dira Mikel Amundarain Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia.
Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com